erbinnuriaren aztarnak


Artaldea eta ardia
Abuztua 28, 2006, 1:41 pm
Filed under: batzuk

ardia.jpgMundu xelebrea gurea. Bizitza erdia gure ikaskideekin, lagunekin, lanekoekin eta oro har, gizartean txertatzen, artaldean “enkajatzen” saiatzen gara. Txikitan nahiz eta futbola batere gustatu ez, (zu gehiago izan zara tenis zalea) hortxe aritzen zinen baloiari ostikoak nola ahala ematen, edo nahiz eta keak goragalea eman, zigarroari emandako zure lehen zurrupada kolektiboa izan zen. Noski, ez zenion esan inorri entrenemenduen ondoren zurekin dutxatzen ziren morrosko haietariko batzurengatik laguntasuna baino zerbait gehiago sentitzen zenuenik. Txintxik ere ez zenuen atera zure lagun onena ezkondu egin behar zuela eta, koadrilak prestatutako parranda izugarrian sadomasokistaz mozorrotuta atera behar zenutela erabaki zutenean (tartako dantzari eta guzti); eta ia inork ez daki haurrak ez zaizkizula batere gustatzen. Zertarako? Ez duzu bizitza konplikatu nahi…

Xelebrea benetan gure mundu hau. Bizitzaren beste erdia gurasoek, ohekideek, psikologoek eta komunikabideek norbait berezia, artaldetik bereizten den ardia zarela esaten dizute. Eta zu zeu ere besteengandik desberdin egiten zaituzten ardi-larru eta zintzarriak topatzen saiatzen zara: zure maitasun istorioa inork aurretik bizi gabekoa da horregatik; daukazun autoa, mugikorra eta arropa zuretzat apropos diseinatutakoak dira, egiten dituzun oporrak errepikaezinak…

Artaldea eta ardia. Artzainaren menpe beti?

Bootxo.


No Comments Yet so far
Utzi zure iruzkina



Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>