erbinnuriaren aztarnak


Usurbilgo hilerrie
Urria 19, 2006, 2:20 pm
Filed under: argazkiak, arkitektura

20061018-1200.jpgAspaldian pasa nintzen Usurbilgo hilerriaren aldamenetik eta ordutik, berriz bueltatzeko asmoa nuen. Aspaldi hontan, eraikuntza ezberdinetan egiten diren proiektu arkitektonikoak, herritarron interesa piztu du arlo horretan. Orain dela gutxi, Gehry‘ren Marques de Riscal eraikuntza inauguratu dute, Errioxako bodegek hartu duten bideari jarraituz. Euskal Herria modernizatzen ari ote da? Ni beti izan naiz estetika uniforme baten aldekoa gure herrietan, iparraldeko herri txikietan jarraitzen duten bezala baña azken aldian egin ziren eraikuntzak ikusita, hau eziñezkoa dela konturatu naiz; bakoitzak nahi duena egiten du eta ez dagoela iñungo normarik ematen du estetika aldetik. Beraz, gure estetika herrikoia alde batetara utzi eta orain modernitatea da lekuko gure herrietan, Usurbilgo hilerria kasu hontan.

Eraikuntza hau proiektatu duen arkitektoaren izenik ez dakit (Moneo, Gehry edo besteren batena bazen, aldizkarietan agertuko zen seguraski) eta ze estilo edo moetatako ideia arkitektonikoa denik ere ez dakit. Nik, minimalismoaren barruan sartzen dut edo gehienok esaten dugun bezela, modernoa dela. Bertara gerturatzen nijoan moduan, hilerriko torreak nere atentzioa deitzen du (kubo lauki-luze baten moduan kokatua dago eta iñungo ordenik gabeko leiho mordo batez zulatua dago). Harritzekoa bada ere, torreak ez du iñungo gurutzerik bere tontorrean. Torrearen aldamenetik pasa ondoren, txalet modernoen antzeko eraikuntza bat ikusten da, zementuz eraikia eta kristalez jantziak ditu bi alderdi. Hilerrian paseo txiki bat eman ondoren, bertan dauden banku luzeetan esertzen naiz eta inguruan dudan guztia ikusirik, ez nuke esango hilerri batean nagoenik (hiladakoen gañean dauden harriegatik ez balitz), gustora egoten da bertan.

20061018-1152.jpg
Hilerritik noanean, kotxe batetik bi mutil atera dira eta hilerri barruan sartu ondoren, banku luzeetan eseri dira. Ez naiz ni bakarra konturatua, bertako giro eta ikuskizun lasaiaz. ::.:



Sagües zaharra da ‘berria’
Urria 16, 2006, 10:58 pm
Filed under: batzuk

sagues.jpgEgunero gainbegiratzen ditudan egunkarietan, beti dago berriren bat interes gehiagorekin irakurtzen dudana. Oraingoan, Noticias de Gipuzkoan izan da: Una ‘jaula’ llena de promesas.

Donostia’ko Sagües aldean dagoen kirolerako ‘kaiola’ri’ buruzko ‘berria’ da. ‘Berri’ zahar hontaz aspaldian konturatu nitzen baña ‘Bruesa‘ren’ indarrarekin, ‘berria’ berri bihurtu da. Sagües aldeak, beti izan du giro berezi bat; surfistak, saskibaloi jokalariak, patinatzen dabiltzanak, itsaso bazterrean eserita daudenak, …

Sagües zaharra da ‘berria’. ::.:



Bake santua
Urria 7, 2006, 12:17 pm
Filed under: musika

ea-paz.jpgPaz (2006) izena du Niño Joseleren hirugarren lanak (Calle ancha,1995 eta Niño Josele, 2003). Harribitxia. Entzuten dudanean ametsetan egongo banintz bezala sentitzen naiz, ez guztiz mundu honetan. Bill Evans piano-jolearen kantak (Nueva Jersey, USA) moldatzen ditu disko honetan, zeharo txundituta geratu baitzen andaluziarra bere musika entzun zuenean. Laguntzaile onak izan ditu, Estrella Morente, Horacio El Negro eta Jerry González, esaterako.

Ez da ez flamenkoa eta ez jazza, eta aldi berean biak da. Bootxo.



Denbora Pasa
Urria 3, 2006, 12:36 pm
Filed under: argazkiak, batzuk

ea-denborapasa.jpg

denbora pasa… askotan, mahai baten inguruan biltzean, denbora pasa harrigarriekin pasatzen degu denbora. Ba, horrelako situazio harrigarri batean izan giñen azken igande hontan. Gure iloba txikiaren bataioa zela eta, familia juntatu giñen bere omenez (eliza, bazkaria, argazkiak,…bla, bla,… badakizue, egun hauetan egiten dena). Egiten den gauza hoietako bat, beste ilobari zeozer oparitzea izaten da zeloak ez edukitzeko edo bera ere ospakizun hontan parte izan dadin. Eta ze erregalo egokiagoa… gozokiez betetako poltsa handi bat! Uffff… ez dakit zeñek disfrutatu zuen gehiago poltsaz, ilobak edo mahai inguruan geudenak. Poltsa barrenean agertu zen gure denbora pasa; saltatzen zuen ahatatxoa. ::.: