erbinnuriaren aztarnak


Andatzako Mari & Jeff
Azaroa 26, 2006, 10:12 pm
Filed under: argazkiak, batzuk

Mari & Jeff

Abuztuaren 11an Sugaarrek azken arnasa eman zuenetik ia lau hilabete pasa dira (ikusi hau, beste hau, hau ere, eta beste hau, hangoa, eta azken hau). Argi geratu zen odol hotzeko animaliak ere pisukide onak izan daitezkeela, eta hori dela eta, dolua alde batera utzi (ahaztu gabe, hala ere) eta i eme eta biok bikote moduan hartu daitekeen erabaki mugarri horietako bat hartu dugu: maskota berriak ekartzea.

Horrela iritsi dira Andatzako Mari eta Jeff gurera. Urrezko jantziak eman dio Andatzako Mariri bere izena, Txindokitik Anbotora egan dabilen damaren adatsari ohore eginez; eta Jeff Buckley musikari estatubatuarren omenez hartu du izen berria itsats gorriko gure laguntxoak. Lasai-antza lehena, tximista bezain arina bigarrena. Bootxoren aukera bata, i eme’rena bestea.

Oraindik deskolokatuta dabiltza egoitza berrian, ikaratu xamar. Ea elkarretaz gozatzeko denbora izaten dugun; zuen etxean zaudete. Bootxo



Nizlopi & Jamie Cullum Donostiako Kursaalen
Azaroa 13, 2006, 8:36 pm
Filed under: kultura, musika

Larunbat gauean ‘mozkortuta’ irten giñen Kursaalean eskeiñi zuten kontzertutik, musikaz bustita. ‘Pinta’ inglesak izan ziren errudunak. Lehenik, Nizlopi bikote alaia: Luke Concannon (ahotsa, gitarra) eta John Parker (kontrabaju, beat-ahotsak, ‘perkusioa?). Humore inglesakin ekin zioten saioari Nizlopi bikoteak, baña etorri zirena egitea alde batetara utzi gabe… musika. Jazz, pop, hip-hop, … mazedonia bat eskeiñi zuten eta ezezagunak izan arren, jendea oso gustora utzi zuten. Lehen ‘pinta’ ederki sartu zitzaigun Kursaalean.

Eta ondoren, Jamie Cullum mutiko txikia (tamañan) baña handia artista bezala. Norbaitek esan zidan: ‘Eduardo Manostijeras dirudi’, eta egia esan, aldamenetik pasa zitzaidan (metro eskas) eta itxura guztia zuen. Pianoa maixutasun handiz jotzen du eta ahots ederra dauka jazza kantatzeko (hemendik urte batzuetara Tom Waitsen ahotsa eduki dezake alkolarekin ondobustitzen badu bere eztarria). Pianoan daukan maixutasuna eta duen ahotsa ez baziren nahikoa, showman aparta da; eszenario guztia betetzen du bere gorputz txikiak.

cullum-olive31.jpg

Bere abestiez gain, bertsio paregabeak eskeiñi zizkigun: Hendrixen ‘The Wind Cries Mary’ zoragarria, James Taylorren ‘The Secret life’ unkigarria, Massive Attacken ‘Teardrop’ bikaina, Radioheaden ‘High and Dry’ eta ‘Singin’ In The Rain’ abestien nahasketa berezi bat, … Eta aipatzekoa prestatu zuten eszenarioa; sinplea. Sinpletasun horren barnean aipatu beharrekoa da ‘videojockey’ak eskeintzen zituen irudiak musikaren erritmoarekin, abesti bakoitza bideoklip bat bihurtuz.

Ufff… resaka ederra utzi digu ‘pinta’ ingles hauek.



Chillida-Leku museoa
Azaroa 9, 2006, 9:33 pm
Filed under: argazkiak, artea, bidaiak, kultura

Zenbat aldiz uzten ditugu beste batean ikusteko edo bisitazteko gertuan ditugun lekuak? Orixe pasatzen zitzaigun Chillida-Leku parkearekin; bai parkea… museo bezela dagoen hau, nahiago dut parkea deitu. Ez dut esan nahi museoa ez denik, kontrakoa! Museo ederra egin dute Chillidaren omenez, baña bertara joatean, parke eder batean zauden sensazioa daukazu; bidexka politak, bankuak esertzeko, zuhaitzak, baserri eder bat erdian eta Chillidaren obrak non nahi.

Chillida berak desio zuela diote horrelako leku bat; bere obrak ikusgai izateko espazio finko bat. Espazio hori bi zatitan banatzen da: bata parkea edo zelaia (zuhaitzak, lorategi, eserlekuak, bidexkak, formatu handiko obra, …) eta bestea berriz Zabalaga baserria (formatu txikiagoko obrak). Ikuspegi berezia merezi du baserriak; bertan dauden obretatik aparte, baserria bera harriz eta egurrez egiñiko obra ederra da. Espazio handi bat bezala landu dute baserria, pareta gutxi jarriaz barne aldea zatikatzeko.

20061029-1537-ea.jpg
Igande goiz batean (ahal badezue astegun bat) jeikitzean eta alperkeriak arrapatu zaituztela? Ez dakizuela denbora nola pasa? Guk parke hau bisitatzea gomendatzen dizuegu, 8€ ordaindu eta gero, momentu eder bat pasatzeko aukera izango dezue eta kamara eramanez, argazki ‘batzuk’ ateratzeko aukera ona izango dezue.