erbinnuriaren aztarnak


Oporretara espaziora
Urtarrila 12, 2007, 9:09 pm
Filed under: Burutaziyuak, arkitektura, batzuk

Gaur egun oporren garaia iristen denean topiko hau errepikatzen da etxe askotan: mendia ala hondartza? Ba laster galdera hau beste honengatik aldatu beharko dugula iruditzen zait: Maitia, lurra ala gainontzeko Eguzki Sistema?

Izan ere, Bartzelonako arkitekturako enpresa batek (Equip Claramunt), Floridako aeronautikako ingeniari batzuekin batera, espazioko hotelaren gelaren prototipoa diseinatu du. Galactic Suite delakoa astronauta eta espazioko turistentzat izango da. Hotelak mahats-mordo itxura du; luzeran 7 metro eta altueran 4 metro. Ez angelurik, ez marra zuzenik eta izugarrizko lehiatearekin: 360 graduko askatasuna. Honelako zerbait:

galactic_suite.jpg

(Argazkia EFE)

Oraindik urte batzuk pasako dira hotel hau martxan ikusi orduko. Ezagutuko al ditugu guk Eroski Bidaietan horrelako eskaintzarik?

“2×1 bidaia ilargira 100.000 eurongatik, oxigenoa dohainik!”

“ezagutu Plutoi planeta nanoa zure gela pribatutik, Oharra: zulo beltzetarako egun pasak %50eko plusa edukiko du”.

“Gizon, aste bete Marteko kasinoan, ezin duzu galdu! %60ko deskontua ur edangarria topatzen duenarentzat”.

“Emakume, topatu ezazu zure barneko nia Venuseko talasoterapian; kleenexak eta bonboiak doan”.


Iritzi 1 so far
Utzi zure iruzkina

auskalo!
2000. urtean auto hegalariak… izan behar omen genituen baita ere eta horrelakoak F1-eko istripuetan bakarrik ikusi izan ditut nik behintzat.
oraingoz, valentziako ilargira joatearekin konformatu beharko dugu ;-)

Comment by borthuzai




Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>