“La felicidad humana generalmente no se logra con grandes golpes de suerte, que pueden ocurrir pocas veces, sino con pequeñas cosas que ocurren todos los días”.
Benjamin Franklin (1706-1790) Estatu-gizona eta ikerlari estatubatuarra.
OSTIRALA!!!!
Filed under: batzuk
Udaberria iritsi dela oraingoz soilik ordu aldaketagatik badakigu ere, plan polita izan daiteke asteburu honetan Aia (Gipuzkoa) herrian egingo duten Landare berezien 5. azokara bueltatxo bat eman eta bertan aurkituko ditugun mundu osoko lore eta landareez gozatzea. Azoka hau 2003. urtez geroztik ospatzen da eta alor honetako ekoizleek festagiroan beraien produktuak plazaratzea du helburu. Aurten, adibidez, 39 enpresek eman dute izena. Sarrerak 3 euro balio ditu eta aparkalekuetatik azokara doako autobusak daude.
Gu iaz joan ginen bertara eta egia esan primeran pasa genuen:
Filed under: batzuk
Animalien munduan “izarrik” baldin badago, hori panda handia da (Ailuropoda melanoleuca). Nahiz eta oraindik galtzeko arriskuan egon, pixkanaka-pixkanaka aske bizi diren kopurua handitzen ari da (duela bi urtetako datuen arabera, 1.600 aske–Txina erdialdeko Sichuan eta Tibeten– bizi dira eta 188 berriz, gatibutasunean). Egoera honek, ugalketarako duen zailtasungatik eta duen itxura berezi eta goxoagatik galtzorian dauden espezien eredutzat hartu izan da, Txinako ikurtzat bihurtu arte.
Ugalketa arazoek eraman dute hain zuzen ere Tailandiako Zoologiko bat (Chiang Mai) bertan dauden bi pandak pelikula pornoen bidez sexualki “animatzeko”. Bi panda hauek 2003. urtean alokatu zizkien Txinak hamar urtetarako, eta ordutik bikoteak panda txiki bat lortzeko asmotan dabiltza. 
Duela aste batetik hona panda arrari egunero 15 minutuko pelikulak ikustarazten dizkiote; bertan, bere espezieko sexu jardunak agertzen dira. Baina saiakerak ez du izaten ari arrakasta handirik, Chuang Chuang-ek ez baitie kasurik egiten ere irudiei. Gauzak horrela jarrituz gero, intseminazio artifialarekin saiatuko dira. Eta gauzak doazten bezala, bide hori hartu beharko dutela iruditzen zait.
Pandaren munduak beti erakurri nau, egia esan. Nire ametsetako bat litzateke bere ingurune naturalean horrelako pelutxe erraldoia ikustea. Harreman hau oraindik eta gertuagoa egin zen XIX. mendean Pandaren berri “mendebaldeko zibilizazioan” euskaldun batek eman zuela jakin nuenetik: Armand David. Gaia gustokoa duzuenontzat Armand David, pandaren aita Kepa Altonaga irakaslearen liburua gomendatzen dizuet.
Animo, Chuang Chuang, eutsi goiari!
Filed under: liburuak
Bai, badakit J.R.R. Tolkien 1973. urtean hil zela, eta nahiz eta XXI. mendeko aurrerakuntzak handiak izan, oraindik “beste aldetik” informaziorik bidali duenik ez dut ezagutzen. Ez; Christopher bere semeari esker duela 89 urte idazten hasi zen ‘Los Hijos de Hurin’ liburuak datorren apirilaren 17an argia ikusiko duela esan nahi dut.
J.R.R. Tolkien 1918.urtean hasi zen liburu hau idazten, baina amaitu baino lehen hil zen. Christopherrek azken hiru hamarkadak (!) pasa ditu aitaren zirriborroekin lanean liburua amaitu duen arte.
Elfo eta ipotxekin berriro topo egin nahi duenarentzat aukera ederra.
Filed under: zinema
Sarrerak balio dituen sei euroak ez ditut aspaldian hain gustura ordaindu: Das Leben der anderen (La vida de los otros), Florian Henckel von Donnersmarck gidoilari eta zuzendariaren lehen filma ikusi nuen atzo (bere lehen lana da). Burugogor jarri ziren nire lagunei zor diet plazerra, izan ere, hasiera batean filma jatorrizko bertsioan ikusteko gogo handirik ez nuen. Larunbateko logureak kendu ondoren, argiago geratu zait zintak sortu diren bezala ikustea betegarria ez ezik, beharrezkoa ere izan beharko lukeela.
Gerd Wiesler (Ulrich Mühe) kapitaina Alemaniar Errepublika Demokratikoko Stasi polizia sekretuko (eta ahalguztiduneko) ofizial fina da. 1984. urtean Georg Dreyman (Sebastian Koch) idazle ospetsua eta Christa-Maria Sieland (Martina Gedenk) aktorea espiatzeko agindua jasoko du. Beraien bizitzak Alderdiarekin bat egiten duela dirudi, beste idazle baten heriotza gertatzen den arte.
Hainbat gauzek atentzioa eman didate, eta zaila da guztiak adieraztea, elementu guztiak beren tokian baitaude eta guztiz armoniatsu. Zuzendariak oreka lortzen du ia perfektua den gidoi batekin eta bere eszeneratzearekin. Era honetan, bisualki oso ederra den pelikula batekin egiten dugu topo, nahiz eta tonu grisak diren nagusi (edo beharbada horregatik beragatik). Existitzen ez dela ematen duen kamera bat artearekiko maitasuna duten hiru pertsonaien testigu ixila da. Gidoia guztiz zehatza eta era berean zolia da, panfletokeriatan erori gabe.
Hainbat gai lantzen ditu filmak eta guztiak primeran, gainera. Nola arteak pentsamendu politiko desberdinetako jendea bildu dezakeen. Eta batez ere gizakiaz, zuzena dena egiteaz, nahiz eta hori sinesten dugunaren kontrakoa izan.
Filed under: batzuk
Atzo bizitutako elkarrizketa:
-”Badakizu? Lanean bekadun berri bat hasi da lanean”.
-”Bekaduna? Apaiza izateko ikasten duten horietako bat?”. (sic)
Duela gutxi desagertu den Coll umoregileari dedikatuta.
Filed under: bridget jones momentuak
Horrelako gauzak pelikuletan edo nire familian bakarrik gerta daitezke, benetan.
Atzo anaia, ama, iloba eta laurok azken honen urtebetetze-oparia erostera joan ginen superfizie handiko saltoki batetara (pekataria naiz, bai. Barkatu nazatela dendari txikiek!).
Portadan gizon gihartsu eta egia esan, nardagarri bat agertzen zen pressing-catch-eko bideo-jokoa aukeratu ondoren (ni Hulk Hogan-en geratu nintzen), hortxe joan ginen Forum dendara, behatz potoloez gain gorputzeko beste atalak mugitzeko zerbaiten bila.
Errepasotxoa egin genuen denda guztian zehar, eta anaia eta biok esku pilotako bitrina irekitzeko zain geratzen ginen bitartean, gure ama eta iloba oinetakoen sekziora joan ziren begiratzera (beno, amona biloba gaixoari txandala, zapatillak edota piragua bat erosteko pressinga egiten ari zitzaion… kontua zerbait erostea zen. Badakizue nola izaten den amonen maitasuna: gupidagabea.).
Total, azkenean esku pilota eman zigutela eta hortxe goaz anai-arrebak gure tribuaren beste erdiarekin biltzera. Oinetakoetara iritsi eta ez zeuden. Mendiko sekziora joan eta ezer ez. Dendaren sarrera inguratu eta ezta arrastorik ere. Anaia eta biok flipatuta. Kanpora aterako ote ziren? Anaia malaostiyan jartzen hasten da; malo, malo…
Berriro Forum-era sartu eta bakoitza alde banatatik denda “orrazten” hasten gara; atalez-atal, pasiloz-pasilo. Ezer ez. Tentsioa areagotzen doa. Beste puntara iritsi eta biok dagoeneko bixigu aurpegiarekin gaude. Anaia bufaka entzuten dut. Def con 2era iristen ari da, ai ama! 
Ia ordu erdi pasa da. Dagoenekoez dakigunean zer egin eta anaiaren kopeteko zaina arriskutsuki handitzen hasten den momentuan ama ikusten dut dendaren beste aldean. Ufffffa!
Laukotea bildu gara eta ea non sartu diren galdetu diegunean ba beraiek ere denbora guztian gure bila aritu direla esan digute. TOMA YA!
Gaurko kapituluarentzat izenburu proposamenak:
- Harriketarrak Forum-eko laririntoan galduta.
- Harriketarrak Pacman-en munduan.
Filed under: musika
Azken aldian ez dakit zergatik, baina gustoen entzuten dudan musikak emakume ahotsa du. Pasion Vegak gozatzen dizkit treneko joan etorriak denboralditxo honetan.
Iazko urrian aurkeztu zuen La reina del Pay-Pay diska (Sony-BMG), eta bere izenari omen egiten diola esan behar dut. Ahots dotorea, poesiaz betetako letrak eta barruraino sartzen zaizkizun sentimenduak gordetzen ditu lan honek.
“Una copla pa la Lola” eta “La reina del Pay-Pay” kantak borobilak, ezin aproposagoak gaurko eguraldi euritsuaz gozatzeko.
i emek gaur idatzi duen artikuluan egun talde handien kontzertuak (eta makrokontzertuak) bultzatzen direla adierazten zuen, lokal txikien kalterako.
Horregatik, asko poztu naiz Gasteizko txosnek martxan jarri duten lehiaketa ezagutzean. Izan ere, ekimen honen bidez bi taldek Andra Mari zuriaren 2007ko jaietan txosnetan kontzertu bat eskaintzeko aukera izango baitute. Maketak entregatzeko epea martxoaren 31an bukatzen da. Informazio guztia hemen.
Munduko musikariak, bildu zaitezte Zeledon handiaren parrandara!

