Euskarazko hitz politena
5 Iruzkin so far
Utzi zure iruzkina
Behin baino gehiagotan ikusi ditut gisa honetako lehiaketak azken urte hauetan. Oraingoan atentzioa deitu didana ekimena zeinek martxan jarri duen izan da: Diario de Navarrak, alegia.
Lehiaketan parte hartzeko email bat bidali behar da euskera@ diariodenavarra.es helbidera bakoitzak gogokoen duen hitza aipatuz, bai eta izena eta harremanetan jartzeko era adieraziz. Parte hartzaile guztien artean zenbait sari zozketatuko dira. Hitz bozkatuena apirilaren 23an emango da ezagutzera egunkarian. Ez dut uste parte hartuko dudanik, baina nire aukera, estetikoki eta fonetikoki hauxe litzateke:
- Txarrantxa.
Zuena?
5 Iruzkin so far
Utzi zure iruzkina
Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
“Kiskitxa”….edota “Maitea”.
Comment by lekesan Apirila 14, 2007 @ 3:54 pm“Txarrantxa” oso aukeraketa ona da!
Comment by mizpira Apirila 20, 2007 @ 1:49 pmNik “goroldio” eta “zipristin” ere proposatuko nituzke. “Mizpira” ere ez da txarra, ezta?
Dagoeneko lehiaketaren emaitzak eman dituzte: PINPILINPAUXA izan da hitz bozkatuena, baina ez gehiegi ere, 6 botu bakarrik jaso baititu. Bere atzetik, MAITIA/MAITEA, BIHOTZA, TXIMELETA, EDERRA, XALOA.
Niretzako azukre gehiegi…
Comment by Bootxo Apirila 24, 2007 @ 4:15 pmBaaaaii….Maitea oso ona da!! jejeje Ez da soinu gaitik…zeren agian pinpilinpauxa edo besteak soinuagaitik hobetxuak dira….baina maitea entzuten duzunean…..ejem…Suposatzen dot, noski, zeren nik neu ez dut entzun…sniff
Comment by lekesan Apirila 25, 2007 @ 5:03 ampitxi
Comment by i eme Apirila 27, 2007 @ 1:23 pm