erbinnuriaren aztarnak


Sagarraren erreinua
Maiatza 21, 2007, 3:56 pm
Filed under: batzuk, kultura

Atzo Usurbilgo XVI. Sagardo egunean egon nintzen. Eta gaur lanera etortzea normalean baino gehiago kostatu zait.

Mundiala.

sagardoa.gif



179. orriko bigarren parrafoa
Maiatza 18, 2007, 3:09 pm
Filed under: batzuk, liburuak

Borthuzai lagun ilustratuak bidali dit etxekolan hau. Eta berak dioen bezala, katea eteteak dakarren maldizioa nire gain hartu nahi ez dudanez (lana galtzea, 20 urte sexurik gabe, DIA autoserbitzu dendetan deskonturik sekula ez edukitzea…), ba hementxe nator irakurtzen ari naizen liburuko 179. orrialdeko bigarren parrafoa idaztera (nahiz eta hasieran egon, gozatzen ari naizena, portzierto):

“Luego me recuerdo vestido de esmoquin dirigiéndome al escenario con Soraya de la mano. Mi futura esposa llevaba un pari blanco con velo. Baba cojeaba a mi lado; el general y su esposa avanzaban junto a su hija. Una procesión de tíos, tías y primos seguía nuestro paso por el salón, partiendo en dos el mar de invitados que aplaudían y pestañeaban ante los flashes de las cámaras. Un primo de Soraya, el hijo de Sharif jan, sostenía un Corán sobre nuestras cabezas mientas avanzábamos lentamente. La canción de boda, Ahesta boro, resonaba en los altavoces, la misma canción que cantaba el soldado ruso en el puesto de control de Mahipar la noche que Baba y yo abandonamos Kabul.”

8498380723.jpg

“Cometas en el cielo”, Khaled Hosseini

Jarrai dezatela beraien literatur sekretuak partitzen:

Lekesanek, Mizpirak, Miraklek, Indezents-ek eta Gartzen-ek.



Txandal zuria
Maiatza 17, 2007, 3:06 pm
Filed under: Ezin ikusi, batzuk

Gorroto ditut txandal zuriak.

Emakumezkook jazten ditugu gehienetan, eta barruko erroparen mugak nabarmentzen dira gainazal zurbilean Eroskiko erosketekin maldan behera doazenean edo lagun koadrilarekin polikiroldegiko kafetegian deskafeinatua eskatzen dutenean.



Web 2.0
Maiatza 10, 2007, 4:13 pm
Filed under: batzuk

picture-thumbnail.jpgGaur Donostiako Miramon Teknologia Parkera etorri naiz UEUk antolatu duen Informatikari Euskaldunen Bilkurara. Egun guztian zehar Web 2.0 da gai nagusia eta eguna pasa ahala gero eta argiago geratzen zait teknologia eta filosofia honen aldeko apustua.

Arratsaldean bi hitzaldi eta mahai inguru bat geratzen dira. Programa hemen. Interesa baldin baduzu baina ezinezkoa bazaizu etortzea, jarraitu ezazu bilkura zuzenean hemen eta hemen.



Astelehenetako zaborra
Maiatza 7, 2007, 9:44 am
Filed under: Burutaziyuak, batzuk

correo_basura.jpgAstelehenero berdin: lanera iritsi, ordenagailua piztu eta posta elektronikoa ireki ondoren, asteburuan zehar bidali duten zabor-mezu guztiak garbitzen pasatzen ditut bost minutu.

Gainera, mezu horietatik %90a viagra eta antzeko botikak saltzeko dira. Horixe falta zitzaidan, hilerokoarekin nahikoa ez eta inpotentzia kontuekin hasi behar!



George bakartia
Maiatza 3, 2007, 4:10 pm
Filed under: Burutaziyuak

george2.jpg

Horrela deitzen diote eta etorkizun tristeena duen animalietako bat da, izan ere, bere arrazatik (Pinta irletako dordoka Galapagoa) geratzen den dordoka bakarra baita. Bere 70 urteko bizitzan ez du emerik ezagutu, baina badirudi, berarekin genetikoki lotuta dagoen beste espezie bat aurkitu dutela, eta horrek etorkizuna guztiz aldatuko luke.

Hala ere, ez da lan erraza izango, izan ere, “George bakartia” aspaldian gatibutasunean bizi da bere antzeko bi emeekin, baina ez du inoiz interesik eduki ugalketan. Badirudi sexua ez zaiola gustatzen; edo eme hauek ez ditu gogoko, batek daki. Oinordekorik gabe hilko balitz, gizakiaren erruz galtzen den laugarren dordoka espeziea litzateke.

Ondo letorkio George-i Londresen ireki berri duten AMORA, Sexua eta Erlazioen Akademiara joatea. Akademia honetan sexu interaktiboaren museoa ikus dezakegu, jostailu kitzikagarriak erosi, tabernan edari afrodisiakoak edan eta iradokitu, hezi eta jolasten ikasteko ikastaroetan parte hartu daiteke.

Sex, galapago’s eta Rock and Roll



Telebistako mandoa
Maiatza 1, 2007, 9:13 pm
Filed under: Burutaziyuak, batzuk

Beti kuriosoa iruditu zait telebistako mandoaren (urrutiko agintea, euskara jatorrean) zenbakiak zein kateentzat gordetzen ditugun konparatzea; badakizue, etxeko azterketa soziologiko horietako bat egiteko. Afari ondorengo elkarrizketa “interesgarri” horietako batean edo bestean atera izan dut gai hau, eta behin baino gehiagotan konturatu naiz badugula barne egitura orokor bat kateak grabatzerako garaian. Hauxe da gehien estilatzen den eredua, nirea barne:

homer1.jpg1. TVE1

2. La2

3. ETB1

4. ETB2

5. Tele 5

6. Antena 3

7. Cuatro

8. La Sexta

Kointzidentzia hutsa edo globalizazioa honaino ere iritsi da?