Ez, ez naiz blogaz ari (aupa Borthuzai!), baizik eta urte askotan bidelagun izan ditudan hauei buruz:

90. hamarkadaren erdialdean topatu ginen lehen aldiz eta hasiera-hasieratik bat egin genuen. Ordutik hona hamaika (sic) uda egin ditugu elkarrekin: hondartzara joan-etorriak; ehunka fandango eta arin-arin; milaka lan-urduritasun pauso; atzerrira bidaiak… Zimurrak atera zitzaizkien aspaldi eta goxoagoak bihurtu dira urteen poderioz. Gero eta zaharragoak guztiok eta gero hobeto konpondu izan gara nahiz eta askok ez duten ulertu gure maitasun istorioa, baina mugak jartzen ere jakin behar da, eta zuei ere iritsi zaizue jubilatzeko garaia.
Ez adiorik!
Gaur Sustatun Euskal Herriko 7 mirariei buruz bidalitako berria argitaratu dute.
Gurasoak beren seme alaben izena egunkarian irakurtzean sentitzen duten harrotasunaren antzekoa sentitu dut nik nire informazioa bertan ikustean. Horretaz gain, goizean jaso ditudan 100 bisitak ere asko alaitu didate eguna!
Orain badakit zer sentitzen duen Julian Iantzik ETBtik Cuatrora joatean ;-P
Horrela itzuli dut El amante extremadamente puntilloso (Alberto Manguel. Bruguera) liburuaren izenburua.
Asperen batean irakurtzen den obra, ironia eta sentsualitatezko pilula ederra da. Anatole Vasanpeine da istoriaren protagonista, gorputz zatiei argazkiak ateratzen aditua den voyeur gaztea. Historialari baten entsegu formatuan aurkezten zaigu idazkia, “Vasanpeine auzia” izenburupean, XX. mende hasierako Poitiers hirian.
Mundua batasun baino zatika ikusten dutenentzat ezinbestekoa.
Filed under: Burutaziyuak
Badago sukaldean zaudetenean bikote batean mutilarentzat oso delikatua den une bat.
Egoera: afaria egiten ari zarete eta zure neska esparragoen potea irekitzen hasten da, baina nahiz eta indar guztia jarri ezinezkoa zaio tapa txuriari mugimendu txikiena ateratzea ere. Bigarren ahaleginik egin gabe, hortxe doa galdera (inuxentea ematen du baina ondorio larriak ekarri ditzakeena): irekiko duzu?
Egoera honen aurrean bi gauza gerta daitezke:
1. Maskulinitate guztiarekin potea hartu eta egiten ari zaren esfortzuaren inolako pistarik egin gabe tapak “plok” egitea eta irekitzea. Kasu honetan Tarzanen antzera, oihaneko erregea sentitzen zara, eta unibertsoko indarrak zurekin daudela nabaritzen dituzu. Azken batean, arrak janaria ekarri du kobazulora. Zuen neskak, horrelako momentu ziraragarria gainetik pasa eta esparragoak platerera ateratzen ditu, besterik gabe.

2. Edo, nahiz eta indarra egin, trapua erabili, palanka egin labadorarekin eta lepoko zaina ia lehertu beharrean zaudetela nabaritu, tapak ez du zirkinik egiten eta zuen neskak orduan: “emaidazu”. Zuk, noski, “minutu bat” eskatzen duzu. “Emateko”, berak. Ahopeka krixtonak eta bi esaten ari zaren bitartean tapa madarikatua askatzen jarraitzen duzu: “itxoin pixka bat”. Azkenean, bere pazientzia amaitu egiten da eta ez dakit nola zu driblatu ondoren ditxosozko potearekin egiten da eta hemen dator une delikatua zuretzat. Izan ere, bera berriro saiatzen da baina potea ez bada irekitzen “hau pegatuta dago, ezinezkoa da irekitzea!” esaten duzu eta zure autoestima ez da oso gaizki ateratzen. Baina berak potea hartu eta kasualitatez irekitzea lortzen badu… AKABO! Irribarre maltzur bat sortzen zaio aurpegian eta nahiz eta ezer ez esan, zure maskulinatate mailan puntu asko jeitsi direla nabaritzen duzu.
Ez da juxtua, badakit, baina inork ez du esan mundu hau horrela denik… ;-P
Filed under: batzuk
Eguraldi aldaketak akabatu egingo nau; burua labadoran martxan sartu izan banu bezala sentitzen dut, eta klaro, horrela ezinezkoa da ezer fundamentuzkoa idaztea. Imajinatu nola nabilen, atzoko Housen kapitulua ere ez nuela ikusi ohera joan behar izan nuelako…
Esku hutsik ez uzteko, ordainetan pasa den astean deskubritu nuen Alberto Montt marrazkilariaren bloga gomendatzen dizuet. Egunero dosi polita eskaintzen du:

Aspirina bat, mesedez!
Filed under: batzuk
Uztailaren 7an erabakiko dira zeintzuk izango diren Munduko 7 Mirari berriak. Tartean daude Moaiak, Stonehenge, Txinako Harresi Handia, Erromako Koliseoa, Alhambra eta Petra, eta oraingoz lehiaketa honela doa.
Mundu mailako sailkapen hau alde batetara utziz, Euskal Herriko 7 mirariak zeintzuk diren aukeratzea proposatzen dizuet. Oinarriak:
- Zazpi probintzietako edozein eraikin, paisaje, toki, ekitaldi, jai, e.a. izan daiteke.
- Lehiaketa ekainaren 24a arte egongo da zabalik.
- Oinarri gehigorako proposamenik baduzue, egin lasai.
Hotz-hotzetik ez hasteko, lehen proposamena botako dut:
- Aztiaren txabolako trikuharria, Billar (Araba)
Filed under: Burutaziyuak
Askotan entzungo zenuten nola hankagorri txiki hauek instrukziorik gabe etortzen diren eta askotan zer nolako buruhausteak ematen dizkieten praktiketan dauden gurasoei. Kolektibo sufritu horri begira, nire lagun Ingumak (mundiala zara!) diseinatu dituen ikastaroak proposatzen dikizuet:
Teoria lantzeko:
- Umeen oinarrizko hizkuntza: espresio erregularrak, gu-gu, negarra, zotina, barretxo desorekatzaileak…
- Umeen hizkuntzaren joera nagusiak: gose naiz, kaka dut, negar egiten dut horrelakoa naizelako….
- Umeen hizkuntzako ediziorako tresnak: hiztegiak eta interpretazioa: aiton-amonen itzulpenak, aitatxoren itzulpenak, amatxoren itzulpenak…
Bestalde, behar bada garai hauetan hain aproposak diren udako ikastaroetan zeozer praktikoagoa antolatu daiteke:
- Umeen kotxetxoak gidatzeko baimena lortzeko ikastaroa.
- Umeen sillatxoen montaje eta desmontaje praktikorako ikastaroa.
- Sillatxoen gida saioak egoera gogorretan: Paseotxoa euria egiten duen egunetan: Nola jarri umea sillan busti barik, karrotxoa gidatu esku batekin, beste eskuan aterkia daramazula, zure poltxoa, umearen meriendaren poltxoa, erosketak, txakurra, egunkaria eta gainera mobiletik deitzen zaituzte…
- Ah! eta oinarrizko ikastaro bat, nola esnatu zure bikotea era suabe eta dotorean gauen, umea negarrez dagoenean eta zu mila aldiz jaiki zarenean, ¡qué ya te vale tío! Zure txanda da!!!!
Ordu kopurua guztira: 500.
Titulazioa: Jaio-berrien beharrizan eta funtzionamenduan espezialista titulua.
Homologarria Ipar Hemisferioko herrialde guztietan.
Matrikula prezioa: Gurasoen desesperazio-mailaren araberakoa.
PD. Post hau nire bi lagunei eskaintzen diet, bata duela aste bete izan baita amatxo eta besteari egunak (orduak?) faltatzen baizaizkio kargu berri hau hartzeko. Zuek bai zuek!
Filed under: Burutaziyuak
Jan Grzebski poloniarrak 1988. urtean lan istripu bat izan eta geroztik koman egon da 19 urtez, pasa den ostiralean esnatu zen arte. Komunismoan lo hartu eta kapitalismoaren erdi-erdian esnatu da gizon hau. Lau seme-alabekin lo hartu eta 11 bilobekin esnatu da (argazkian denbora honetan guztian zaindu duen emaztearekin, Gertruderekin).
Zer esango dizuet ba, bizitzan zehar ez al duzue inoiz lo sakon batean sartu eta delako arazotik ihes egin nahi izan? Zein irtenbide goxoa litzateke denbora pasa araztea Morfeoren besoetan gordeta zaudelarik, ezta? Sentimendu hau urtetik urtera gailentzen zitzaidan azterketa garaia iristen zenean. Amets programaturik ezean, kontsolamendu bakarra Roland Garroseko partidak ikustea nuen…
Animo apunteetan murgilduta zaudeten guztioi!
