erbinnuriaren aztarnak


Euskal Herriko 7 mirariak
June 7, 2007, 4:21 pm
Filed under: batzuk

Uztailaren 7an erabakiko dira zeintzuk izango diren Munduko 7 Mirari berriak. Tartean daude Moaiak, Stonehenge, Txinako Harresi Handia, Erromako Koliseoa, Alhambra eta Petra, eta oraingoz lehiaketa honela doa.

Mundu mailako sailkapen hau alde batetara utziz, Euskal Herriko 7 mirariak zeintzuk diren aukeratzea proposatzen dizuet. Oinarriak:

  • Zazpi probintzietako edozein eraikin, paisaje, toki, ekitaldi, jai, e.a. izan daiteke.
  • Lehiaketa ekainaren 24a arte egongo da zabalik.
  • Oinarri gehigorako proposamenik baduzue, egin lasai.

Hotz-hotzetik ez hasteko, lehen proposamena botako dut:

 

 

  1. Aztiaren txabolako trikuharria, Billar (Araba)

15 Comments so far
Leave a comment

Oso ideia ona.Hor doaz ba batzuk:
- Guggenehim Museoa
- Kontxako badia
- Gernikako Arbola
- Larrun Mendia (ikusten den paisaia)
- San Ferminak
Gogoratuko zaizkit gehiago, lasai…

Comment by borthuzai

mmmm nik re pentzaukoet.
eske derrepente harrapau diazu…

Comment by itziar

Euskal Herriko 7 mirariak

Munduko zazpi mirari berrien lehiaketa dabil hortik (San Fermin egunean erabakiko omen dena), Unescok antolatua. Baina Euskal Herrian zein zazpi gauza miragarri izendatuko genituzke halako kanon bat osatzeko? Hona zerrenda hori sortzeko proposamen bat.

Trackback by zabaldu.com

Nik zazpi anti-mirariak ere sailkatuko nituzke:
- Itoizko urtegia.
- Bardeetako tiro-poligonoa.
- Lemoizko zentrala.
- Loiuko aireportua.
- A8 autopista.
- Oizko parke eolikoa (beste edozein ere sartu ahal da).
- Barakaldoko megapark.

Eta eraikitzen ari diren batzuk ere laster sartuko nituke: AHT, Gendulain, 2×2 autopista, …

Comment by mikel

Nire ustez Urederraren iturburua Urbasan

Comment by oxtan

Nik aukeratutako zazpi mirariak:
- Arantzazu (Oñati)
- Oñatiko unibertsitatea
- Arrikrutzeko kobak (Oñati)
- Guggenheim museoa (Bilbo)
- Gasteizeko eraztun berdea
- Donostiako hondartzak (Kontxa, Zurriola eta Ondarreta)
- Andra Mari Zuriaren enparantza (Gasteiz)

Comment by piban

Nik aukeratutakoak:
-Abandoibarra
-Kontxako Badia, Zabalgunea eta Portua
-Arantzazu
-Sorginetxe trikuharria
-Leire
-Gaztelu Plaza
-Xareta eskualdea: Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi.

Comment by Arbelaitz

Ni erabat nago Mikelekin, mirariekin batera zerrendatu behar genituzke antimirariak ere.

Comment by garret

Nireak ere ez doaz zuen proposamenetatik oso urrun
- Guggenheim museoa.
- Gaztelugatxeko Doniene.
- Urdaibai.
- Kontxa.
- Arantzazu.
- Bardeak.
- Bizkaiko Zubia

Comment by Josu

1. Kontxako badia.
2. Bizkaiko zubia.
3. Karrantzako Pozalagua kobazuloa.
4. Laguardia herria.
5. Otsagabia herria.
6. Orreaga.
7. Gaztelugatxe.

Comment by patxi lurra

Nire proposamenak… (batzuk errepikatuak)
- Eskarabilera / Basauriko Jaiak
- Kalimotxoa
- Txabarri jauregia (Bilbo, orain gobernu zibilaren egoitza, zikina badute ere)
- Armintza
- Txatxarramendi uhartea
- Getariako sagua
- Estropadak

Comment by Koldotxu

- Anboto
- Pintxo-txikiteoa
- Arantzazu
- Erratzuko Zubipuntako taloa
- Mikel Mindegia
- Urepeleko artzaina
- San Ferminak

Comment by dENiS

txindoki

Comment by i eme

Larunbatean jakin izan genuen zeintzuk diren munduko 7 mirari berriak:

* Txinako harresi Handia
* Petrako hondakinak (Horrela agertzen da hiztegian. Jordania)
* Kristo berreroslea (Brasil)
* Machu Picchu (Peru)
* Chichen Itzá (Mexico)
* Erromako koliseoa
* Taj Mahal(India)

Gure sailkapenari dagokionez, nirearekin 11 erantzun eta irratirako elkarrizketa baterako proposamena jaso ditut; ez dago batere gaizki. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Hauexek izan dira bozkatuenak:

1. Kontxako badia (5 botu).
2. Guggenheim museoa eta Arantzazuko santutegia (hiruna botu).
3. San Ferminak; Gaztelugatxe eta Sorginetxe trikuharria (bina boturekin).

Comment by bootxo

qtLOdR comment6 ,

Comment by Swpcznxk




Leave a comment
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>