erbinnuriaren aztarnak


Zertarako edan?
Iraila 28, 2007, 1:12 pm
Filed under: Burutaziyuak

“I drink to make other people interesting”.

groucho.jpg Groucho Marx.



Españako selekzioarekin
Iraila 17, 2007, 5:11 pm
Filed under: telebista

pelota.jpgBai, nik ere atzo España-Rusia saskibaloiko finala ikusi nuen, aitortzen dut. Gaztetatik jarraitzen dut kirol hau telebistaz (butakako kirolari peto-petoa naiz). 10 kankailu bizi-bizi kantxaren alde batera eta bestera ikustea atsegin dut, bai eta beraiek ibiltzen dituzten galtza motzak (!) noraino iritsiko litzaizkidaken pentsatzea ere (ezin dut ebitatu).

Eurobasquet-a nahikotxo ikusi dut eta ederki pasa ere bai. Montesen garraisiak eta esaldi-makuluak buruz ikasi ditut, Iturriagaren paridek belarriak urratu dizkidate eta bi hauen artean Epiren existentzia susmatu dut.

Eta bai, Españako selekziorekin egon naiz. Edo erdizka egon naiz, hobeto esanda. Erdizka diot, Euskal selekzioen aldekoa naizelako eta partida aurretik ereserkia jotzen zutenean katez aldatu egiten nuelako, adibidez. Eta erdizka diot azken finean, inkontzienteki Pau, Calderon, Navarro, Garbajosa, Rudy, Reyes, Mark, Mumbru eta Pepurekiko sinpatia izan dudalako.

Aitortzen dut.



Introducing Robin McKelle
Iraila 14, 2007, 4:22 pm
Filed under: batzuk, musika

robin-mckelle.jpgBiorritmo aldaketa garai honetan, disko honek endorfinak askatzen dizkit. Ez da makala bere efektu terapeutikoa, ez horixe!

“Introducing Robin McKelle“(2007) abeslari estatubatuar honen bakarkako lehen lana da (orain arte beste abeslarien korista eta Boston Pop Orchestrako kidea izan da). Lan honetan EEBBetako 30 eta 40. hamarkadako kantutegi klasikoa moldatu egin du. Dagoeneko kritikariek Ella Fitzgerald-ekin alderatzen dute bere ahotsa. Jazzaren urrezko garaira eramaten zaitu.



Lehen parranda
Iraila 12, 2007, 4:01 pm
Filed under: Burutaziyuak

Amak primizian kontatzen zidan atzo: iloba zaharrena goizeko 4tan etxeratu da bere bizitzako lehenbiziko parrandan.

Irribarrea atera zait hitzok entzunda, eta segituan, memoriaren mobiolak atzera egin eta 16 urtera egin dut salto, gaua “terra incognita” zen garai haietara: koadrila guztiaren eskuetatik dantzari pasatzen ziren kalimotxo katxien erresumara, Negu Gorriak erlijio zirenekora, txupetoiak palestinoaren babesean gordetzen genituen garaira.

Irribarrea atera zait, baina ez nintzen bueltatuko.



Negozioaren “nagusia”
Iraila 10, 2007, 4:00 pm
Filed under: batzuk

txakurra1.jpg
Oporretako irudi bat.



Min bikoitza
Iraila 7, 2007, 3:20 pm
Filed under: gaur zer

Atzo Donostitik etxerako autobusean eserita atzeko aulkian zegoen neska baten elkarrizketa entzuteko aukera izan nuen, tamalez. Telefonoz bere amarekin hitz egiten ari zen negar batean. Jantzi-denda kate handiko nagusiak (ez nuen lortu zein zen jakitea) kontratua berritzeko elkarrizketa egiten ari zitzaiola, ea haurrik edukitzeko asmorik bazuen galdetu zion. Une horretan frogak egiten ari direla bera eta senarra, haurdun geratzeko arazoekin dabiltzalako.

Ez diote kontratua luzatu.



Bueltan
Iraila 5, 2007, 1:40 pm
Filed under: batzuk

Hasi beharko gea fundamentuzko zeoze iten…back-to.gif