erbinnuriaren aztarnak


Txokolatea behar dut
Azaroa 29, 2007, 4:57 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

Aita Noel protagonistatzat duten Antena3ko pelikula eta aldaketa klimatikoa areagotzen laguntzen duten argiez haratago, batere zoriontsua ez den beste urte amaiera bat existitzen da gure artean: balantzeak itxi eta hurrengo urteko aurreikuspenak egin behar diren erakundeena, hain zuzen ere.

documentos.gifEgoera extremoa da: egunereoko lanaz gain, burua hautsi behar duzu 2007rako aurreikusita zenituen hamaika proiektu zergatik EZ dituzun egin justifikatzen (era original batean, noski. Ezin duzu “ez dut egin” mixerable bat jarri; langabezian egongo zinateke bestela); eta hau dena Durangoko azoka eta gabonen artean geratzen diren egun umezurtz horietan.

Justifikazio hauetako asko literatura unibertsaleko edozein testurekin konparatu daitezke, hainbeste da beraietan eskakeatzeko erabiltzen ditugun errekurtso poetiko, metafora eta itzulinguruak.

Azken aste hauetan burmuina lantegi handi honetan dudanez, txokolatea ezinbestekoa dut, esfortzu intelektualentzat primerakoa baita. Frogatu zati HAU.



Magia laikoa
Azaroa 18, 2007, 4:40 pm
Filed under: batzuk, liburuak

jitanjafora1.jpgAzken asteetan aireportuan zein hegazkinean pasatako denbora eramangarriagoa izan da Sergio Parraren Jitanjáfora (2006, Colección Albemuth AJEC) liburuari esker. Dentistako itxaron gelako aldizkari batean irakurri nuen liburu honi buruzko aipamena, eta segituan bereganatu zuen nire interesa. Magia eta aztiak hitzak, titulu erakargarriak eta batez ere gerora topatu nituen kritikak nahikoak izan ziren liburudendara sartu eta erosteko.

Jitanjáfora hitza Alfonso Reyes idazleak sortu zuen La experiencia literaria liburuan, eta bere gehiengoan asmatuak diren eta berez esanahirik ez duten hitzak edota esamoldeek osatzen duten konposizio poetikoari deitzen zaio. Bere funtzio poetikoa bere balio fonikoan datza.

Magia ez bada existitzen, zentzurik ba al du aztien eskola batek? Hori da hogeita hamar urte inguruko Conrado Marchale heroimanoak deskubritu beharko duena. Merkatu ikerketa faltsua eta sarbide gogorraren ondotik, munduko magia eskola hobenean klaseak hartzen hasiko baita. Bertan, Zinesiologia, Egozentria, Tenperazioa eta makil magikoa erabiltzen ikasiko du, ezin baitu ahaztu Etsaia beti zelatan dagoela.

Harry Potter famatuaren eskema oinarritzat hartuz, Sergio Parrak sorginkeriek garrantzi gutxien eta garrantzi gehien norbere buruaz zer deskubritu dezakegun istorioa idatzi du. Kontrazaleko esaldiak oso zehatz deskribatzen du: Una exagerada y extravagante propuesta sobre la magia de verdad, cotidiana y laica, no apta para todos los estómagos. Un manual de instrucciones para dominar el sutil potencial que anida en nosotros. Un sarcasmo monumental.

Betekada magikoetaz dexintosikatzeko antidoto ederra. Ez utzi haurren eskura.