erbinnuriaren aztarnak


Marlango, itxaron behar
Urtarrila 29, 2008, 3:51 pm
Filed under: batzuk, musika

marlango-itxaron-behar.jpgIzugarrizko gogoa nuen gaur Marlango entzuteko. Beroketa moduan, azken bi egunetan beraien disko guztiak pare bat aldiz entzun ditut eta aurrez gozatzen ari nintzen gaur arratsaldekoaz pentsatzen.

i emek deitu didan arte. “Ez zara enteratu?” “Ez, zer gertatzen da?” “Kontzertua bertan behera geratu da. Leornor gaixo dago”. Beraien web gunera sartu naiz eta halaxe da, Leonor gaixoak ” faringoamigdalitis pultacea aguda” dauka eta ohean omen dago 39 graduko sukarrarekin.

Ba hori, gogoarekin geratzen naizela martxoaren 30era arte. Baina itxarongo dut, merezi du eta.



Zenbat urte ditu zure bihotzak?
Urtarrila 23, 2008, 4:41 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

zenbat-urte-ditu-zure-bihotzak.gifEz, ez, ez nabil San Valentin egunaren promoziorik egiten. Galdera hau Flora enpresak web gunean inkesta moduan planteatzen duena da. Bere “marka” saltzeko era interesgarria iruditu zait, nahiz eta gaur egun antzekoak diren kanpaina pilo bat existitzen den. Baina horretaz beste egun batean hitz egingo dut.

Gaurko albistea inkesta hau egin ondoren, nire bihotza ni baino gazteagoa dela da ;-)

Zure adin kardiologikoa zein den kalkulatu nahi baduzu, HEMEN.



Nora doaz galtzen diren galtzerdiak?
Urtarrila 16, 2008, 5:43 pm
Filed under: Burutaziyuak

nora-doaz-galtzen-diren-galtzerdiak.jpgEz da beldurrezko pelikula edota parapsikologiako telebista programarik ikusi behar; edozein etxeetan topatu ditzazkegu misterio handienak. Adibidez: Zergatik biderkatzen dira gauetik goizera arraskako plater zikinak? Nondik ateratzen dira pasiloan oesteko hauts pelota horiek? Zer dela eta atzo ireki zenuen esnearen tetrabrika hartzen duzunean bi tanta bakarrik geratzen dira?

Niretzat, hala ere, misterio hauek guztien gainetik bat egon da: nora doaz galtzen diren galtzerdiak? Automatikoa da; labadora jartzen dudan bakoitzean BETI falta zait galtzerdi bat, BETI. Horregatik garbialdi bakoitzean Sherlock Holmesek baino tentu handiagoarekin aztertzen ditut pista guztiak:

1. Labadoraren atea mantso-mantso ireki, jantzi bakar batek ere ihes egin ez dezan.
2. Toalla azpian jarri eta arroparen errekuentoa egin.
3. Burua labadoran sartu, ea ditxosozko galtzerdia izkin batean ezkutatu den ikusteko.
4. Jantziak zabaltzeko tokira joan atzeraka, bidean ea erortzen den ikusteko.
5. Erropa zabaldu.
6. Galtzerdi bat bakarrik dagoela konturatu. Joeeeeeeeeee!

Oraingo honetan jakin behar nuen zer gertatzen, bai horixe! Pausu guztiak berriro jarraitu nituen eta azkenean, CSIkoek baino azterketa gehiago egin ondoren, argitu nuen misterioa. Tenderetean hatz-marka desberdinak ote zeuden ikertzen nenbilela ikusi nuen; galdutako galtzerdia zen.

Desitxuratuta eta hilotz baten moduan zetzan, hantxe, beheko bizilagunaren patioan.



Errailetik aterata
Urtarrila 8, 2008, 4:41 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

Atzo arratsaldean errailetik atera zen trena deba parean. Susto ederra bertan zihoazen bidaiarientzat, eta beharbada gehiago trena gainera zetorkiola ikusi zuen autoarentzat. Sustoa ere nere amak albiste horren berri jakin, mugikorrera deitu eta hartzen ez niola ikusita. Bigarren saiakeran egin nion 1199723239286.jpgkasu trenetik, baina ez istripua eduki zuen horretatik, horrelako abentura kitzikagarririk behar ez duen beste batetik baizik.

Trenaren antzera, 2008 honetan errailetik aterata nabil. Laneko martxa hartzea loteriko saridun izatea baino zailagoa suertatzen ari zait, urte berriko asmotzat hartu nuen kirola egitea dagoeneko perezagatik albo batera utzi dut eta martxa honetan gabonetako apaingarriak nirekin izango ditut lagun urte osoan zehar.

Ufa!

(Argazkia: David Aprea DVrentzat)