erbinnuriaren aztarnak


Oporren aurreko txorobolara
Apirila 24, 2008, 9:57 am
Filed under: batzuk, gaur zer

Bihar Parisen egongo naiz eta… gaur krixton txorobolara! Au revoir!



Maliko koloreak
Apirila 17, 2008, 10:17 am
Filed under: argazkiak, batzuk

-

-

Mali Afrika mendebaldeko estatu itsasgabea da, Sahara basamortuaren hegoaldean kokatua. Mugakide ditu Aljeria iparraldean, Niger ekialdean, Burkina Faso eta Boli Kosta hegoaldean, Ginea hego-mendebaldean eta Senegal eta Mauritania mendebaldean. Hiriburua Bamako da.

Afrikar herrialde honetara pixka bat hurbiltzeko aukera izango duzue Ordiziko Sugaar tabernara hurbiltzen bazarete, Joseba Marinen argazkiei esker.

Maliko kolore beroa, musika ona eta kafezaleak zaretenontzat, eskatu etxeko berezitasuna. Ez da plan txarra gaur bezalako egun euritsu batentzat.



Igandearen nostalgia
Apirila 14, 2008, 12:09 pm
Filed under: jatekua



Bi garagardo eta feromona bat, mesedez
Apirila 11, 2008, 4:00 pm
Filed under: gaur zer

Hauxe izan daiteke laster tabernariari eskatu diezaiokegun hurengo erronda, izan ere, badirudi datozen hilabeteetan Yxaiio izeneko edaria saltzen hasiko direla, feromonez egindakoa. Bai, bai; gure gorputzak jariatzen dituen susbtantzia kimiko horiek, pertsonen arteko erakarpen sexuala helburu dutena.

Fabrikatzaileek azaldu dute ez dela edari energetiko bat, ez eta droga bat, baina mendekotasuna sor dezake. Hori dela eta, 18 urte gorakoek soilik edan ahal izango dute, eta eguneko hiru lata baino gehiago hartzea ez dute gomendatzen.

Inork probatzen badu interesgarria litzateke bere esperientzia zein izan den hemen azaltzea…



Lainoen indarra
Apirila 9, 2008, 11:59 am
Filed under: argazkiak, batzuk

Aspaldian i emek ez du blog honetan idatzi, baina beste era batetara baldin bada ere, hortxe dabil bere argazkiekin jo eta su mundu zibernetikoari ekarpenak egiten. Gaurkoan pozteko moduko albistea izan du, izan ere, BERRIAko azken aurreko orria berari eskaini diote, eta nere irudikoz titulu oso egokiarekin, gainera.

ZORIONAK!



AMPO Ordizia 28 – Jeep Alcobendas 20
Apirila 7, 2008, 12:25 pm
Filed under: batzuk

Atzo nire bizitzako bigarren errugby partida ikusi nuen, Ordizia eta Alcobendas taldeen artekoa. Oraindik ez ditut joko-arau guztiak menperatzen, baina aitortu behar dut, bi ordu nahikoa entretenigarri pasa nituen. Horren arrazoia ez zen soilik berdegunean gertatzen zena izan, zaleen emozioa eta aldemeneko sator bokaziodun txakurrak ere zerikusirik izan zuten.

Azkenean etxekoek irabazi eta ondorioz ez dute kategoria utzi beharko. Beraz, denok pozik joan ginen bazkaltzera.