erbinnuriaren aztarnak


Txiklea
Maiatza 29, 2008, 1:32 pm
Filed under: batzuk

National Geographic-eko azken alea eskuetan nuela atentzioa deitu didan albistearekin egin dut topo: “La evolución de la goma de mascar”. Beharbada aldemenean eserita nuen andreak txiklearekin egiten duen zalaparta jasangaitzak zerikusirik izan du artikulu hau arreta handiarekin irakurtzean…

  • Informazio honen arabera, dagoeneko kristo aurreko 4.000-3.500 urte inguruan gure arbaso neolitikoek urkiaren enbor azaleko mundruna (edo alkitrana) erabiltzen zuten ahoko infekzioak tratatzeko.
  • Kristo ondorengo 50. urte inguruan, greziarrek ere legeltxorraren erretxina masketatzen zuten.
  • Espainiar konkistatzaileek mayak txiklea murtxikatzen deskribatzen dituzte XVI. mendean. Kasu honetan, chicozapotearen izerdiarekin egindako orea zen. XVII. mendean dagoeneko ohitura hau europear kolonoekin partitzen hasten dira.
  • 1848an John Curtisek komertzialki saldu zen lehen txiklea aurkeztu zuen Estatu Batuetako Maine estatuan: “izeiaren goma purua”.
  • 1891. urtean William Wrigley-ek saltzen duen legami pote bakoitzeko bi txikle pakete oparitzen hasten da, produktu honen erabilera jendarteratuz.
  • 1928an Walter Diemar-ek txikle puzgarriaren formula aurkitzen du kasualitatez, eta eskura duen kolorante bakarra gehitzen dio: arrosa.
  • 1941-45 urte bitarteetan Dubble Bubble txiklea soldadu estatubatuarren artean banatzen da elikagaiekin batera. Era honetan, txiklearen ospea izugarri haziko da.
  • 1950. hamarkadan azukrerik gabeko txiklea jaun eta jabe egiten da merkatuan.
  • 2007an zientzilariek uretan disolbatu eta lurretik erraz kendu daitekeen txikle bat garatu eta frogatzen dute.

Eta dagoeneko horrela ez bada, uste dut Viagrarekin egindako txiklea ere laster saltzen hasiko omen da.



Chiqui-keriak
Maiatza 26, 2008, 4:41 pm
Filed under: gaur zer

Ba niri hasieratik ondo erori zitzaidan Chiquilicuatre.

Beharbada Buenafuenteren umorea izugarri gustatzen zaidalako izango da.

Zein aukeratuko ote genuke euskaldunok?



Kumanoko
Maiatza 22, 2008, 8:41 pm
Filed under: batzuk

Duela urte bete ezgautu nuen Kumanoko.

Eta maitemindu egin nintzen.



Txikitasunaren esklabu
Maiatza 19, 2008, 5:35 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

Neskontzat (askorentzat behintzat) izugarrizko presioa izaten da tailaren kontua . Lehenik eta behin, denda bakoitzak sudurraren puntan jartzen zaion tailajea jartzen du; hau da, batean 38a dena, bestean 40a da eta halako bestean 36a (bigarren kasuan ia bihotzekoak ematen digu eta hirugarrean Gisele Bundchen garenaren eskizofrenia sartzen zaigu). Hori, erropa sartzeko zortea baldin badugu, zeren batzuetan ez dakizu erropa dendan edo panpinentzako akzesorioak erostekoan sartu zaren. XS taila nola existitu daiteke? A zer nolako obsesioa ahalik eta jantzi mini-txiki-nanoenean sartzeko!

Txikitasun honen esklabutzaren beste adibide bat oinetakoen zenbakian izaten dugu. Orokorrean gaizki ikusia ez bada ere, nahikoa fama txarra dute 40tik gorako zenbakia ibiltzen duten neskek, eta askotan arazo handiak izaten dituzte modako zapatak erosteko. Ikusi noraino iristen den presioa, emakume batzuk El Club del pie grande izeneko taldea sortu dutela!

Nabaritzen da larunbatean erosketetan ibili nintzela, ezta?



Safari domestikoa
Maiatza 16, 2008, 4:15 pm
Filed under: gaur zer

Matematikoa: gure etxean beti falta izaten dira goilaratxo garbiak (pixkat kurtsia izena, ezta? Beno, kurtsi hitza ere kurtsia da…).

Berdin du egunero guztiak bi aldiz garbitzen baldin badituzu, beti falta dira. Ez dakit zer nolako bizitza sekretua daramaten baina badirudi oso interesgarria dela. Izan ere, gainontzeko mahai-tresnekin kajoian egon beharrean, beti bukatzen dute arraskan sartuta, zikinak, berriro noiz garbituko zain baleude bezala. Marrubi zaporeko yogurreko potean egongelan, estudioko kafe kikararen barnean, hustutako kiwian gordeta sukaldean… mila leku eta egoera bizitzen dituzte, etengabeko safari domestikoan.




Zarama ibiltaria
Maiatza 14, 2008, 4:57 pm
Filed under: batzuk

Eskerrak albisteen artean irrifarrea atera arazten dizuten harribitxiak topatu daitezkeela.

Zubietako erraustegiaren inguruan biziko denaren kezka ikuspuntutik.



Bueltan
Maiatza 6, 2008, 4:05 pm
Filed under: gaur zer

Ez da erraza egunerokotasunari berriro martxa hartzea.

Ondo pasatu duzula argiago izaten duzu errutinan murgilduta zaudenean.

Goian bego oporren astea.