erbinnuriaren aztarnak


Nola bihurtu zure seme-alaba gaizkile batean
Ekaina 30, 2008, 2:21 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

Adin txikiko epailea den Emilio Calatayud-ek “Reflexiones de un juez de menores” liburua argitaratu du. Hona hemen bertan agertzen den dekalogoa ; oso ona!

1:Hasi txikitatik zure seme/alabari eskatzen duen guztia ematen. Era honetan mundua berea dela sinistuko du.
2: Ez kezkatu bere heziketa etiko edo espiritualagatik. Adin nagusitasuna lortu arte itxaron.
3: Biraoak esaten dituenean, barre egin. Honek gauza dibertigarriagoak egitera animatuko du.
4: Ez egin errietarik edota ez esan zerbait gaizki egiten duenik. Erruduntasun konplexua sortu diezaiokezu.
5: Berak botata uzten duen guztia jaso: liburuak, erropa, jostailuak. Era honetan erantzunkizuna beste baten gainean uzten ikasiko du.
6: Utzi edozer gauza irakurtzen. Bere platerak, mahai-tresnak eta edalontziak ongi garbitu, baina trankil egon bere burua zaborrez betetzen badu.
7: Zure bikotearekin bera aurrean dela errieta asko egin; era honetan familia apurtzen denean ez du hainbeste sufrituko.
8: Gastatu nahi duen diru guztia eman. Era honetan ez du pentsatuko lortzeko lana egin behar denik.
9: Bere nahi guztiak bete. Sakrifizioak eta soiltasunak frustrazioa ekar dakioke.
10: Irakasle, bizilagun edo beste edozeinekin arazoak dituenean beti bere alde jarri. Guztiek zure seme-alaba izorratu nahi dutela pentsa ezazu.


Biziyua
Ekaina 26, 2008, 7:26 pm
Filed under: argazkiak, gaur zer



Apostua
Ekaina 25, 2008, 3:15 pm
Filed under: gaur zer, musika

Euskaldunak apostuzale amorratuen fama daukagu, baina gaur topatu dudan honetan ez dakit askok parte hartuko genukeen.

Badakizue Amy Whinehouse azken aldian musikagatik baino bere bizitza pribatuagatik dela albiste. Beno, ba web gune batetik egiten den galdera hauxe da: Noiz hilko da Amy? Partehartzaileek egun eta ordu bat aukeratu behar dute, eta irabazleak iPod Touch bat jasoko du etxean.



Meta
Ekaina 21, 2008, 10:48 am
Filed under: argazkiak, batzuk | Tags:



Unikornioa
Ekaina 13, 2008, 4:07 pm
Filed under: gaur zer

Albiste polita ostiralerako: “Toscanan “unikornio” bat topatu dute“.

Egia esan, gasolioaren prezioa, ekonomiaren desazelerazioa, euriborraren etengabeko igoera eta eurokoparen artean, horrelako albiste “magikoarekin” topatzea eskertzen da.

Argazkia EFE



Botchan
Ekaina 10, 2008, 4:39 pm
Filed under: batzuk, liburuak

Botchan, Natsume Soseki (Impedimenta argitaletxea).

Japoniar literatura modernoko klasiko bat da, eta herrialde honetan azken 100 urteetako liburu arrakastatsuenetako bat ere. Huckleberry Finn japoniarra bezala definitu eta The Catcher in the Rye-rekin alderatu dute.

Liburu honetan Botchan izeneko gazte tokiotarraren abenturak kontatzen dira, hiriburutik urruti dagoen eskola batera irakasle lanak egitera bidaltzen dutenean. Bertan pertsonai bereziekin egingo du topo; “Camisarroja” ikasketa burua edota “Calabaza” zientzia irakaslea edota bizitza zailtzen saiatuko diren ikasle basati xamarrekin.

Entretenigarria eta desberdina; beste ikusmolde bat.



Tom Waits gabe
Ekaina 4, 2008, 6:00 pm
Filed under: musika

Saiatu gara baina ezinezkoa izan da. Datorren uztailaren 12an ezingo dugu Tom Waits-en kontzertura joan Kursaalera. MP3arekin konformatu beharko dugu…



Roland Garros
Ekaina 3, 2008, 1:53 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

Ekaina hilabete madarikatua da ikasleentzat. Udako oporrez, parrandez eta lagunez gotzatu aurretik gainditu behar den azken oztopoa izaten dira azterketak. Ikasle sasoia atzean utzi badut ere, oraindik bizirik ditut azterketa garaietako hainbat gogorapen. Niretzat ekaina, azterketak eta Roland Garros batera zijoazten.

Ikasle orok atzeratzen dugu ahal bezainbat ikasteko ordua. Batzuk gelaren txukunketarekin hasten dira buru-belarri; beste batzuk kafea egitera altxatzen dira ordu erdiro, eta nik, ba nik Roland Garroseko partiduak ikusten nituen gaitegi eta gaitegi artean.

Insitutu garaitik nago engantxatuta torneo honetara. Eta orain, nahiz eta azterketarik ez eduki, partiduak ikustean faltan botatzen dut apunteak magalean ez edukitzea.