erbinnuriaren aztarnak


Babelgo dorrean elkar ulertzeko
Uztaila 29, 2008, 10:21 pm
Filed under: bidaiak, ordenadorian munduba

Uda garaian behin baino gehiagotan pena ematen digu garai batean hartu genituen ingelesezko klase haietan nahikoa arreta jarri ez izana. Hori dela eta, Irlandara joan aurretik zure ingeles lotsagarria zerbait ulergarrian bilakatu nahi baduzu, eman bueltatxo bat Italki web gunetik.

Hizkuntzak trukatzeko eta ikasteko gune soziala da, eta bertan hainbat baliabide topatu ditzakezu hainbat mintzaira ikasteko (arabiarra, txinatarra, frantsesa, gaelikoa, latina…): hizkuntza-kideak (praktikan jartzeko), kontsulta gunea, wikiak, artxibo trukaketa, baliabideak…



Dexter, hiltzaile “ona”
Uztaila 25, 2008, 2:18 pm
Filed under: telebista

Uda aurretik estreinatu zen Cuatro katean “Dexter” seriea (ostegun gauetan). Kontuan hartuta udako programazioa urtean zeharrekoa baino askoz ere txarragoa dela (bai, posible da), programa honek telebista existitzearen nolabaiteko esperantza ematen dit.

Dexter gainontzeko gizakienganako inolako sentimendurik ez duen tipoa da, are gehiago, izugarrizko habilidadea du jendea hil eta zatitzeko. Bere aitatzekoak, txiki-txikitatik jakin zuen Dexterren sekretua eta “trebetasun” hau helburu onuragarriak lortzeko eskolatu zuen. Hori dela eta, legetik haratago geratu diren gaizkileak erahiltzen ditu. Era berean, pertsona “normalaren” itxura ematen ere irakatsi zion, eta hori esker polizi departamentuan lan egiten du, arrebaordearekin batera.

Zergatik dut gustoko?

1. Gaiaren berritasuna. Hau da, psikopata “onaren” ikuspuntua aurkezten digu. Guztiok daukagun alde ilun horrekin identifikatu eta berarekiko enpatia garatzen dugu, nolabait esateko.

2. Aktoreak. Dexter interpretatzen duen Michael C. Hall aktorea krixtona da. Baina berarekin batera, bere arreba, Jennifer Carpenterrek edota Doakes sargentoak (Erik King) ere luzitzeko moduko lana egiten dute.

3. Elkarrizketak eta gidoi onak.



Bizitzak alderantziz beharko luke
Uztaila 23, 2008, 12:17 pm
Filed under: Burutaziyuak, Horrela sentitzen naiz, batzuk

Hona hemen Mafaldaren aitak, Quinok, bizitzaz egiten duen hausnarketa:

“Se debería empezar muriendo y así ese trauma está superado. Luego te despiertas en una residencia mejorando día a día. Después de echan de la residencia porque estás bien y lo primero que haces es cobrar la pensión. Luego en tu primer día de trabajo te regalan un reloj de oro. Trabajas 40 años hasta que seas lo bastante joven como para disfrutar de tu retiro del mundo laboral. Entonces vas de fiesta en fiesta, bebes, practicas el sexo, y te preparas para empezar a estudiar. Luego empiezas el cole, jugando con tus amigos, sin ningún tipo de obligación, hasta que seas bebé. Y los últimos 9 meses te pasas flotando tranquilo, con calefacción central, room service, etc…

Y al final abandonas este mundo en un orgasmo.”



Cabeza de perro
Uztaila 21, 2008, 6:18 pm
Filed under: batzuk, liburuak

Cabeza de perro. Morten Ramsland. 2008. Salamandra argitaletxea.

Laburpena: Pintore izan nahian Amsterdam-en urte batzuk igaro ondoren, Asger Danimarkara bueltatzen da hilzorian dagoen amona Bjork agurtzera. Era honetan, Eriksson familiaren historia aberatsaren kontalari bihurtzen da. Familia bitxi honen istorioa ekialdeko Alemanian hasten da 1944. urtean, Askild Eriksson (Asgerren aitona) Sachsenhausen konzentrazio kanpotik ihes egitea lortzen duenean. Pasarte honek bere bizitzan zein familiagan itzal handia izango du.

Aipamena: Liburu honek arrakasta handia lortu zuen Danimarkan 2005ean. Narratzaileak erabiltzen duen hizkera zuzenean datza bere indarra nere ustez. Izan ere, kontakizuna era berean da dibertigarria, azkarra eta kasu batzuetan zabarra ere. Bestetik, pertsonai bereziak ere liburuaren beste indargunea osatzen dute: Askild aitona, itsas ingeniaria eta kontrabandista (gero margolari bihurtzen dena); Orejotas aita; itsasora egiten den osaba Knut…

Uda garai honetan ipar Europako haize freskoa ezin hobeto hartzen da.



Udako tertuliak
Uztaila 19, 2008, 2:03 pm
Filed under: batzuk, gaur zer

Azken urteetan bizitzak eskaintzen dizkizun plazer xehe horietako batetaz gozatzen ikasi dut. Gure etxean beti egon da tertuliak egiteko ohitura, batez ere eguraldiak laguntzen duenean. Aita eta amaren baserria “zentro neuralgiko” gisa hartuta, seme-alabak, sui eta errainak, koinatu eta koinatak eta lagunak intsektuak argira bezala hurbiltzen gara arratsalde-pasa. Ahulkia hartu eta tertuliano amateurren multzora gehitzen gara, udako egun sargoritsuak gerizpe fresko eta konpainia ederrean pasatzera. Denetik hitz egiten da bertan: herriko kontuez, ditxosozko krisiaz, eguraldiaz (nola ez!), politikaz, kirolaz, konfirmatutako zein konfirmatu gabeko txutxumutxuez,…

Erredakzio ederra osatzen dugu, bai horixe.



Burokrazioarekin egin dugu topo
Uztaila 17, 2008, 3:27 pm
Filed under: Horrela sentitzen naiz, batzuk, bridget jones momentuak

Azken aldian administrazio burokrazia zentzugabekoarekin egiten ari naiz topo. Eta krixton burukomina daukat.

- Haga el favor de poner atención en la primera cláusula porque es muy importante. Dice que… la parte contratante de la primera parte será considerada como la parte contratante de la primera parte. ¿Qué tal, está muy bien, eh?
- No, eso no está bien. Quisiera volver a oírlo.
- Dice que… la parte contratante de la primera parte será considerada como la parte contratante de la primera parte.
- Esta vez creo que suena mejor.
- Si quiere se lo leo otra vez.
- Tan solo la primera parte.
- ¿Sobre la parte contratante de la primera parte?
- No, solo la parte de la parte contratante de la primera parte.
- Oiga, ¿por qué hemos de pelearnos por una tontería como ésta? La cortamos.
- Sí, es demasiado largo. ¿Qué es lo que nos queda ahora?
- Dice ahora… la parte contratante de la segunda parte será considerada como la parte contratante de la segunda parte.

- Eso si que no me gusta nada. Nunca segundas partes fueron buenas. Escuche: ¿por qué no hacemos que la primera parte de la segunda parte contratante sea la segunda parte de la primera parte?

Marx anaiak



Prométeme
Uztaila 14, 2008, 10:59 am
Filed under: batzuk, zinema

Prométe. Emir Kusturica. 2007.

Egia esan, pelikulaz ezer jakin gabe sartu nintzen zinemara. Koadrilakoei tokatzen zitzaien aukeratzea eta beraz, men egin behar. Eta egia esan, ez nintzen damutu, ez horixe, izan ere, pelikula honek ez zaitu epel uzten.

Horrela laburtu genezake filma: Tsane gaztea bere aitonarekin eta beraien behia, Cvetka-rekin bizi dira, mendi puntan. Beraiez gain, herrixkan irakaslea bakarrik bizi da. Egun batean, Tsaneren aitonak hilzorian dagoela esan eta zin arazi egiten dio gertuen dagoen hirira joango dela eta behia saldu, elizarentzat erlijio ikono bat erosi, berak benetan nahi duen zerbait ekarri eta emaztegaia topatuko duela.

Egoera surrealistak, komikietatik ateratako pertsonaiak eta umore zakarra nahasten dira pelikulan. Barrea, harridura eta batzuetan halako nazka ere sentitzen duzu. Niri batean baino gehiagotan “El milagro de P. Tinto” filma gogora arazi dit.

Momenturik onenak: pelikula guztian zehar hegan dabilen zirkoko tipoa eta mafiosoak indiolarrekin duen harremana.



Zapping
Uztaila 11, 2008, 10:30 am
Filed under: telebista

Garai batean

pertsonak euren iritziengatik

epaitzen genituen;

gaur, pertsonak,

telebista-kate guztiak

aztertu ondoren

aukeratzen duten programaren

arabera bereizten dira.

-

(Pako Aristi. Gauza txikien liburua. 2004. Erein)



Bobik 8
Uztaila 9, 2008, 8:22 pm
Filed under: Bobi's guorld

Zorionak, guapisima!



Buruhaundiak
Uztaila 3, 2008, 12:39 pm
Filed under: batzuk, kultura

-

Edozein herrietako festetan bada ekitaldi bat inoiz hutsik egiten ez duena. Buruhaundiak kalera ateratzen direnerako, dozenaka haur daude zain, beldurra eta gozamenaren nahasketak sortarazten duen adrenalina biltegiak beteta. Niri gertatzen zitzaidan bezala; berdin-berdin.

-

(Argazkia: “Enkarterriko berbalagunak” bloga)