erbinnuriaren aztarnak


Sexuaren beste ikuspegi bat
Abuztua 25, 2008, 2:03 pm
Filed under: batzuk, kultura, ordenadorian munduba, zinema

Oro har, oraindik sexuaren ikuspuntu maskulino bat jasotzen dugu komunikabideetatik. Hori dela eta, oso interesgarria iruditu zait DEVORA RAN bezalako aldizkari elektroniko batekin topo egitea. Hona hemen beraien aurkezpena:

“DEVORA RAN® es una revista sobre la cultura del sexo fundada por dos mujeres (Soledad Romero y Sabine Klötzer) hartas de la visión tradicional y repetitiva del porno. DEVORA RAN® es el inédito escaparate de la revolución sexual que la sociedad atraviesa; una verdadera alternativa al convencionalismo de la industria sexual de la actualidad.

DEVORA RAN® se dirige a mujeres y hombres para consolidarse como la primera revista de sexo destinada a un público mixto. La fuerza de DEVORA RAN® está en ser la alternativa que todos esperaban. Debuta en el mercado sin competencia, dispuesta a complacer e informar a un consumidor desinhibido en el sexo y amante de la cultura.

DEVORA RAN® no es una revista porno, abarca mucho más que penetraciones, felaciones y pollas. No sólo retrata modelos posando, explora por mediación del arte la actitud y la cultura sexual de gente real.

DEVORA RAN® es una plataforma de difusión que da a conocer las obras de sus colaboradores: el arte en el sexo, a través de la fotografía, el cine, la música, la literatura, la filosofía, la pintura, la ilustración, el diseño, etc.  DEVORA RAN® culturiza el sexo coordinando proyectos, organizando eventos y publicando las propuestas de los mejores artistas”.


Erika Lust zine zuzendariari egiten dioten erreportajea adibidez, kontuan hartzeko modukoa dela uste dut. “Five stories for her” (2007) filman bost istorio erotiko kontatzen ditu, emakume zein bikoteei zuzenduta eta mentalitate maskulinotik zuzendutako pornotik ihes eginez.



Ardiak zenbatzen
Abuztua 22, 2008, 9:09 pm
Filed under: Burutaziyuak, argazkiak



Begiak zabaldu
Abuztua 19, 2008, 2:28 pm
Filed under: gaur zer

Atzoko DV egunkarian agertzen zen albistea: EAEko 10 biztanleetatik batek zirugia plastikoko ebakuntza bat egin du. Kuriosoa da gure gizarteak bizi duen eskizofrenia: alde batetik, izugarrizko presioa dago gorputz perfektua izateko; baina bestetik, norbere burua onartzeko beharra agertzen duten korronteek eta terapia desberdinek gero indar handia hartzen ari dira.

Beno, horrelako ur sakonetan sartu gabe, Japoniatik datorren “moda” batek atentzioa deitu dit. Ez daukagunaren atzetik ibiltzeko ohitura nekagarriari eutsiz, herrialde honetako neskek bere begiak handitzeko lentilla bereziak jartzen dituzte (24 euroren truke), hain kuttunak dituzten manga marrazkien antza izateko.

Ba hori…



Apustu artean
Abuztua 18, 2008, 12:17 pm
Filed under: batzuk

Tradizioa bilakatzen ari da gure familian aitaren urteak aitzakia hartuta, gertuen geratzen den igandean zaldi karreretara joatea. Atzokoan, urteak zein lasterketak bat egin zuten, eta hantxe joan ginen klan guztia egun honetarako bereziki gordetako diru apurrak jokatzera. Eguraldi zoragarria lagun, bertako liturgia txintxo-txintxo bete genuen.

Izugarrizko ilusioarekin hasieran, tonto aurpegiarekin bukaeran, urtero bezala. Baina tartean apustuak eta ilusioak sortarazten duen zorabioan murgilduta.



Añana, gatzaren harana
Abuztua 17, 2008, 10:10 am
Filed under: bidaiak

Beste egun pasa eder bat egiteko aukera izan dugu; Araba aldetik oraingoan.

Ibilbidea urrutien geratzen zitzaigun tokitik hasi genuen: Valderejoko Parke Naturalaren barnean aurkitzen den Lalastra herritxoan.

Inguru zoragarri honetan Puron ibaiaren haitzartetik paseotxoa ematea lujua da. Hurrengo geldialdia Villañane herrian egin genuen, izan ere Varonatarren dorrea ikustea ezinbesteko betekizuna da hemen, eraikinaren edertasunagatik eta baita bere izena ematen dion kondairagatik ere.

Tuesta herritxotik ere pasa gara, bertako eliza erromanikoak horretarako aitzakia ederra eskaintzen baitu.

Gure txangoaren azken geldialdia Gatzagan egin genuen. Bertako gatzategiak aspaldi erakartzen gintuen eta ezin aukera galdu. Atentzioa deitu zigun haranaren erdian halako piszina bat ikusteak; bertan, adineko hainbat emakume zegoen hankak frexkatzen. Sarrera nondik zen ez jakin eta atetxo batetik egin dugu aurrera. Segituan arduradun bat hurbildu zaigu esanez ate hori herrikoentzat dela bakarrik eta ea ibilbidea egiteko asmorik bagenuen. Guk printzipioz ezetz, berandu zela eta. Orduan, eta salbuespen moduan piszina horretarako sarrera utzi digu; hobe esanda, pedilubiora. Izenak dioen bezala, hankentzako bainua da, eta urak dakarren gatz kopuruagatik (litroko 300 gr! Hildako itsasoaren adina) osasunarentzat onura asko omen ditu. Primeran egon gara bertan turista mordo bat etorri den arte. Gesaltzako herritarrek izugarrizko maitasuna diote beren ondasunari eta hori dela eta beraien borondatez txandak egiten dituzte turistei haran honen berri emateko. Hau da, gatzaren historia kontatzeko. Gure aldetik gizon horri eskerrak eman dizkiogu, pedilubioak mirariak egin baititu gure hanketan.



Energia askatzeko
Abuztua 15, 2008, 9:56 am
Filed under: Bobi's guorld, batzuk

Bobik izugarrizko energia dauka, eta horregatik egunean behin paseo eder bat ematen diogu. Hala ere, ez da nahikoa izaten eta gustura asko joango litzateke beste behin ere energia askatzera. Kontua da bere azken kapritxoen arabera, soilik nirekin edo amarekin atera nahi duela, eta nahiz eta anaiak bereak eta bost egiten dituen berarekin joan dadin, ba ez duela nahi (“only girls” lelopean dabil, antza denez). Eta nire kasuan ba ez daukat aukerarik (ez energiarik) bigarren buelta hori emateko eta amak belauna ere ez. Hori dela eta behin baino gehiagotan pentsatu izan dut etxe barruan kirola egiteko zinta automatiko horietako bat erosi eta bertan jartzea…



Iparraldetik tourra
Abuztua 10, 2008, 9:05 pm
Filed under: bidaiak

Egun pasak egitea gero eta gustokoa dut. Leitzatik abiatu, Malerrekatik pasa, Baztanetik ondoren, Izpegi mendate zoragarriko bistekin gozatu, Baigorrira jeitsi, Irulegiko mahastiak ikusi, Donibane Garazi turistikoaz gozatu, Zuberora pasa Muskilditik, bertako Doneztebetik igaro eta Ozaze-Züharan amaitu dugu joaneko bidea.

Buelta Donibane Garazitik berriro, Bidarraitik gora, Itsasu ondoren, Ezpeletatik bueltan, Senpereko lakuaren aldamenetik Ezpeletara, Azkainetik iparraldera Donibane Lohitzunera eta hemendik autopista hartuta etxera.

Udako plan ezinhobea.

Zühara herritxoak (Iparraldeko hainbat txokok bezala), Grimm anaien ipuinetatik ateratakoa dirudi.



Intermitentea
Abuztua 6, 2008, 10:32 am
Filed under: Ezin ikusi, elkar ezautuz

Ezin ditut jasan intermitentea eman eta kentzea ahazten dutenak.



Kuento txinuak
Abuztua 2, 2008, 1:42 pm
Filed under: batzuk, bidaiak, liburuak

Txina modan dago. Datorren astean hasi behar duten joko olinpikoek herrialde honenganako interesa (dagoeneko gure inguruan txikia ez zena) areagotu egin du. Hilabete honetako National Geographic aldizkaria adibidez, oso-osorik Txinari buruzkoa da. Atentzioa eman didaten hainbat datu ekartzen ditut hona, kuriositate moduan:

  1. Ume bakarra izatearen politikak 90 milioi seme-alaba bakarreko belaunaldia sortu du.
  2. 100 nesketatik 119 mutil jaiotzen dira.
  3. 2020. urte ingururako ezkongabeko gizonezkoen kopurua 30 milioitakoa izango dela aurreikusten da (“hostorik gabeko adarrak” deitzen dira).
  4. Inkestatutako emakumeen %45a ez daude prest ezkontzeagatik bere lana uzteko.
  5. Hamar familietatik hirutan aiton-amonak beraiekin bizi dira.
  6. Beijing-en familia bakoitzak txakur bakarra eduki dezake, eta ezin dira 35 zentimetro baino altuagoak izan.
  7. Txinak munduko Internet erabiltzaile kopuru altuena du: 220 milioi pertsona.
  8. Agintariek herri kulturako 171 esaldi berri gehitu dituzte hizkuntzaren erregistro nazionalera.
  9. Hamasei urtetik gorako txinatarren %31ak bere burua sinistun bezala kontsideratzen du, duela hamarkada bat baino lau aldiz gehiago.
  10. 2000. urtean 87 milioi mugikor zeuden Txinan, gaur egun, 432 milioi.
  11. Txinatarren %32ak Internetek bere bizitza sexualaren aukerak zabaltzen dituela uste du; AEBtan kopuru hori %11koa da.


Agur, Ipurbeltz
Abuztua 1, 2008, 10:34 am
Filed under: kultura, liburuak

Gaurko Berrian agertzen da nola Ipurbeltz haurrentzako komikia desagertu egingo den 31 urte eta gero. Izugarrizko pena eman dit albiste honek, izan ere, Ipurbeltzek lortu zuen nire liburu-zaletasuna piztea, Ramuntxo Ganbelutxo bezalako pertsonaiekin.

Komiki historikoa desagertzearen arrazoiak harpidetzen beherakadak eta gizarteko joeren aldaketak izan dira, Erein argitaletxearen esanetan. «Ipurbeltz-ek 31 urte bete ditu kaleratu zenetik, eta urte horietan asko aldatu da gure gizartea, eta ez gutxiago gure irakurleria ere», azaldu du Idoia Gonzalez Ipurbeltz aldizkariko zuzendariak. «Edozein aldizkaritako harpidetzak une larrian dabiltza gaur egun, eta Ipurbeltz-eko joera ere halatsu zebilen: behera. Gizartearen joerekin batera gazteen gustuak ere aipatu behar direla iruditzen zaigu: azkenalditxoan Ipurbeltz-ek ez zuen lortzen garai bateko harrerarik. Komikia ere ez dabil gure artean momenturik loriatsuenean».