Filed under: bridget jones momentuak
…nahiz eta kontrakoa entzuten ari garen egunero. Zergatik ezeztatzen dut munduko ekonomilari guztiek aho batez diotena? Atzo, hankagorria eta Bobirekin eguneroko paseotxoa ematen ari nintzela, obretan dagoen eraikuntzaren aldemenetik pasa ginenean, hortxe entzun nuelako: “¡Olé esa amatxo!“.
Piropoak desagertzen ez diren bitartean ezin krisian egon (beste gauza bat da langilearen dioptriak greban ote dauden edo ez).
Batzuetan gauza bitxiak gertatzen dira inguruan.
Gure hankagorria eta Bobi ezin dira ikusi. Hankagorriak oraindik borroi handiak ikusten dituelako soilik, eta Bobik kataratak dituelako; hau komeria! Oraingoz elkarren berri entzumena (Bobiren zaunkak) eta usaimenaren bidez (hankagorriaren pardel kiratsa) izaten dute eta badirudi oinarri sendoak izango dituen harremana izango dela.

Filed under: ordenadorian munduba
Krisi garai hauetan gerrikoa estutzea beharrezkoa da eta arlo honetan Internetek ere hainbat txoko interesgarri eskaintzen dizkigu. Nolotiro.com gunean izugarrizko gauza interesgarri piloa topatu daitezke doan.
Filed under: batzuk

Hankagorri txiki baten bixita izan dugu etxean eta hori dela eta ziurrenik datozen asteetan (hilabeteetan?) ezin izango dut blogean nahi adina idatzi, baina saiatu, saiatuko naiz.
;)
