erbinnuriaren aztarnak


Kamara itsugarria
Urria 18, 2008, 6:33 pm
Filed under: argazkiak

image fulgurator. Kamara hau ez da kamara arrunta, beste kamarek ateratzen dituzten argazkiak zapuzteko tesna baizik. Hau da, kamara batek flasharekin argazkia ateratzen duenean, image fulgurator kamarak flasha detektatu eta ohiko flashak baino indartsuagoa den irudi bat proiektatzen du. Modu horretan, argazkilariek beraien argazkia errebelatu edo pantailan ikusten dutenean, image fulguratorrak bidalitako irudi edo mezua azalduko da beraiek ateratako argazkian.



Urte beltza
Urria 8, 2008, 5:33 pm
Filed under: batzuk

Datorren urtean krisiak gogor joko omen gaitu. Hau aurreikusita, badirudi batzuk umore puntua jarri nahi diotela beltz xamarra izango diren 365 egunei egutegi honekin:

Otsaila,

Ekaina,

Iraila,

Hain modan dauden suhiltzaileen egutegiak gustuko ez dituztenentzat.



Irabazlerik ezagutzen?
Urria 4, 2008, 11:31 am
Filed under: batzuk, telebista

Telebista kate guztietan egiten dituzte zozketak eta lehiaketak: “Bidali SMS bat 000 zenbakira aurretik ZOZ jarrita eta ondoren zure izenarekin; 20.000 euro zureak izan daitezke” (edo kotxea, edo bidai bat…). Krixton negozioa omen da SMSena, baina krisi garaian oraindik eta jende gehiagok bidaliko ditu (Loteriarekin ere berdin gertatzen ari baita).

Nire galdera da: norbaitek ezagutzen al du horrelako zozketarik tokatu zaionik? Existitzen al dira benetan?