erbinnuriaren aztarnak


Ama hasiberriaren balada (I)
Azaroa 28, 2008, 7:59 pm
Filed under: bridget jones momentuak

Hiru hilabete pasatxo dira “kargu” berria hartu dudanetik. Hiru hilabete ZORAGARRI; hiru hilabete SINESTEZIN; eta zergatik ez, hiru hilabete ERO.

Ez naiz hemen hasiko ama izateak suposatzen duena deskribatzen (ez dut uste hain gauza handia azaltzeko gai izango nintzakeenik). Asmo xumeagoarekin, “hasiberri” honek egunero topatzen dituen hainbat egoera xelebre kontatu nahi ditut, bere kargupean hankagorririk ez dituenarentzat guztiz ezezaguna den mundu oso baten existentzia emateko (duela hiru hilabetetatik ezagutzen hasi naizena).  

·       Logistika. Ia ezin sinistukoa da gaur egun haur batek behar dituen (edo behar dituela uste dugun) gauza pila imajinatzea. Uste dut NASAk Martera joateko behar duen azpiegitura sinpleagoa dela gure txikiena baino: lehen hilabetetako sehaska txikia edo moisesa; handixeago egiten deneko sehaska “ofiziala”; paseatzera ateratzeko kotxezitoa; gainean eramateko kanguroa; autoan jartzeko ahulkia; bainurako ajuarra (Donostiko La Perla bainuetxean dituzten baino gauza gehiagorekin)… eta abar eta abar. Hainbeste trasterekin umea non dagoen ahaztu ez bazaizu, gaitz erdi.

ama-hasiberriaren-balada-i

·       Pardelak. Badaude tamaina desberdinetakoak, neska edo mutilentzat, animalitxoekin, xurgatze-maila desberdinekin, banda elastiko handiagoarekin… Hain da konplikatua mundu hau, ez baita harritzekoa lehen aldian etxera lau talla handiagoak diren paketearekin bueltatzen bazara. Lasai; hilabete baten bueltan pixohialetan katedraduna bihurtuko zara eta.

·       Poltsa. Goian aipatutako logistikaren zati bat da, baina aparteko puntua behar duena. Behin ama (edo aita, edo haurraren zaintzaile) izanda, BETI eraman behar duzu gainean poltsa. Bertan txikiarentzat aldatzeko erropatik hasita txupetearaino aurkitu dezakegu, eta tartean babak garbitzeko toallatxoa, jostailu kuttuna, kolikoentzako homeopatia, ipurdia garbitzeko toallak, pardelak (bere tamainakoak, ahal bada), haurraren osasun kartilla (aurreko egunean pediatra izan duzu eta ateratzea ahaztu zaizulako) eta azkazalak mozteko guraizeak, BESTEAK BESTE! Ez da harritzekoa beraz poltsak Olentzeroren zakuaren tamaina izatea, eta behin baino gehiagotan altxatu ezinik ibiltzea. Poltsa zure gorputzaren luzapen bat bihurtzen da, hainbeste gauza “beharrezko” dituenez toki guztietara eramatea ezinbestekoa delako eta noizbait ahazten bazaizu AKABO!  

(Jarraituko du…)


4 Iruzkin so far
Utzi zure iruzkina

jo! Qué guay! :-)
Ez dakidana da, horrenbeste betebeharrekin hemen idazteko beta ere noiz hartzen duzun! :-)
Ei! Baina segi horrela, e? hurrengo kapituloaren zain geratzen naiz eta

Comment by borthuzai

Inoiz haurrak izateko gogoa kenduko diguzu… ;)

Comment by indezent

Ez da nere intentzioa aitatasun gogoak zuei kentzea… hala ere ziur nago saiatu behintzat saiatuko zaretela! ;-P
Eta denbora bilatzearena, ba egia esan eklipseekin gertatzen den bezala, noizean bahin eta hankagorri txikiak baimena ematen duenean…

Comment by bootxo

[...] pm Filed under: Hankagorriya, bridget jones momentuak Bai, berriro nator amatasun kontuekin (I eta II). Ez neukan asmorik, baina, hainbat amek testu hauekin oso ondo pasa dutela esan didate [...]

Pingback by Ama Hasiberriaren balada (III) « erbinnuriaren aztarnak




Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>