erbinnuriaren aztarnak


Herentziaren mendeku
Martxoa 31, 2009, 3:28 pm
Filed under: musika

Herentzian alde artistikoa utziko ote dit!  ;-p



Superheroi bat zara…
Martxoa 16, 2009, 10:52 am
Filed under: ordenadorian munduba

…eta ez dakizu.

Helbide honetan sartu, eta orain arte ezkutuan izan duzun zure alter ego adoretsua ezagutuko duzu.  Ez itxaron gehiago, zure ingurukoek behar zaituzte eta!

Hauxe nere superitxura (deitu nazazue Kapadun Abenturazale Kapitaina KAK hemendik aurrera, mesedez):

herobooz



Galdera honentzat erantzunik baduzu?
Martxoa 11, 2009, 12:19 pm
Filed under: batzuk

Irakurri ondo galdera hau eta saiatu erantzun logiko bat aurkitzen. Ez da galdera-tranpa eta ez du bigarren zentzurik.  Soluzioa aurrerago emango dut, bestela ez baitauka graziarik.

“Emakume batek, bere amaren hiletan zegoela, ezagutzen ez zuen gizon bat ikusi zuen. Bere bizitzako gizona zela pentsatu zuen, hainbeste, ezen bertan maitemindu zela. Baina ez zion ez izenik ezta telefonoa eskatu, eta ezin izan zuen berriro ikusi. Egun batzuk beranduago, emakume horrek bere ahizpa hil zuen”.

Zergatik?

images