Filed under: gaur zer
Lagun batek gaur bidalitakoa.
“6 urteko alabarekin pasatzen ari nintzela, lurretik zerbait hartu eta ahora eramaten hasi zen. Objektua eskutatik kendu eta berriro hori ez egiteko esan nion.
-Zergatik?_ galdetu zidan.
-Lurrean zegoelako eta zuk ez dakizulako lehen non egon den. Zikina dago eta ziurrenik germenak izango ditu._erantzun nion.
Alabak miresmen aurpegiarekin begiratu zidan eta galdetu zuen:
-Amatxo, nola dakizkizu hainbeste gauza? HAIN ZARA AZKARRA…
Eta nik erantzun:
-Ama guztiak dakizkigu gauza hauek. Amatxo azterketan sartzen dira galdera hauek. Ez baldin bakizkizu ez dizute amatxo izaten uzten.
Beste bizpahiru minutu ibili ginen, alabak informazioa baloratzen zuen bitartean:
-A, ulertzen dut! Ez baduzu azterketa gainditzen aitatxo izatea tokatzen zaizu, ezta?
-Horixe-esan nion, irrifarrea ateratzen zitzaidan bitartean”.
Amatxo eta aitatxo guztiei dedikatua ;-)
4 Iruzkin so far
Utzi zure iruzkina
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
jajaja! ze ona! ze politte!
Comment by borthuzai Maiatza 15, 2009 @ 10:02 am:D
El Hormigueroko frases de niƱos liburuan lehen orrian joateko modukoa jajaja
Comment by indezent Maiatza 15, 2009 @ 9:05 pmbai… amatxoak mirestekoak dira ;*
Comment by i eme Maiatza 18, 2009 @ 12:09 amZuek hirurok ziur azterketa hori gaindituko zenuketela!
Comment by bootxo Maiatza 18, 2009 @ 10:05 am;-p