Ama Hasiberriaren balada (III)
No Comments Yet so far
Utzi zure iruzkina
Bai, berriro nator amatasun kontuekin (I eta II). Ez neukan asmorik, baina, hainbat amek testu hauekin oso ondo pasa dutela esan didate (eskerrik asko) eta aitzakia hori hartuta, azken bat idaztera ausartu naiz. Hona ba ama hasiberri honen azken xelebrekeriak (idatzitakoak behintzat):
- Etxearen antolaketa. Dagoeneko ahaztu zait etxea jasota eta txukun-txukun edukitzea zer den. Azken hilabete hauetan etxeak oesteko herriya gehiago ematen du, izan ere, dagoeneko pasiloetako hauts pelotak gure paisajearen parte dira. Edozein momentutan sheriffa agertuko zaitenaren inpresioa daukat. Bestetik, lekurik harrigarrienetan hankagorriyaren arrastoa topatzen duzu: txupete bat sofaren azpian, galtzerdi txikia CDak gordetzen dituzun apalean, eta duela bi egunekoa: sonajeru bat FRIGORIFIKUAREN BARRUAN! Komentariorik gabe.
- Ariketa fisikoa. Hankagorriya aurrera dijuan heinean, zure egoera fisikoa hobetuz joan behar duzu derrigorrez. Alde batetik, pisua hartzen doan eran, komenigarria da Perurenatarren ariketa-sistema jarraitzea, bereziki esku bakarreko altxaldi modalitatean (libre duzun eskua oesteko hauts pilotak garbitzeko erabili behar duzu, adibidez). Bestetik, gerri-ingurua indartzea ezinbestekoa da zazpi hilabeteetatik aurrera (gutxigorabehera); garai horretan eskuetan hartzen duten guztia (ahotik pasa ondoren babaz beteta dagoena, noski) lurrera botatzen dute eta oso erraz egin ditzakezu egunero 50 jasoaldi. Serio pentsatzen nabil festetako lokotx-karreran parte hartzea.
- Eta abar…
Eta hau hasiera bakarrik ez da…
Leave a Comment
No Comments Yet so far
Utzi zure iruzkina
Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>