erbinnuriaren aztarnak


Thriller
Ekaina 26, 2009, 4:19 pm
Filed under: musika

Oraindik bideoklipa ikusi nuen lehen aldiaz gogoratzen naiz. 8 bat urte izango nituen… eta aste oso batean ametsgaiztoak izan nituen.



Ziklo berriaren hasiera
Ekaina 23, 2009, 1:24 pm
Filed under: Horrela sentitzen naiz, gaur zer

Ia kultura guztietan gaurko gauak esanahi berezia du.

Zerbaiten hasiera edo zerbaiten bukaera, batek daki.

images



Ocultando el sol con la cabeza de un alfiler
Ekaina 17, 2009, 10:12 am
Filed under: liburuak

frio Hauxe da Sergio Parra idazlearen web gunearen izenburua. Bera bezala, interesgarria. Duela urte t’erdi egin nuen topo idazle honekin Jitanjáfora irakurtzean eta izugarri gustatu zitzaidan bere estiloa. Duela gutxi La Moleskine liburua eskuratu nuen eta aspaldidanik nabil Frío izenburuaren atzetik, baina ez dut lortzen…



Kontakizun gogorra
Ekaina 15, 2009, 1:25 pm
Filed under: liburuak

122claudel-elinformedebrodeck_PIEl informe de Brodeck (Le rapport de Brodeck).  Phililppe Claudel (Salamandra, 2008).

Indar handiko alegia da liburu hau. Era berean irakurlea hunkitu zein aztoratu egiten du; izan ere, maitasuna, gorrotoa, barkazioa, basakeria eta giza ontasuna bezalako gaiak lantzen ditu.

Horretarako, Alemaniarekin muga egiten duen austriar herrixka galdu batean garatzen du istorioa, Bigarren Gerrate Mundiala amaitu eta urtebetera. Bertako gizonek herrian bizi zen atzerritar bakarra erahil egiten dute, eta Brodeck-i  (heriotz horretan zerikusirik izan ez duen gizon bakarrari) txosten bat egiteko eskatzen diote, “irakurtzen detenek ulertu eta barka ditzaten”.

Barruak astintzen (nahastu ere) dizkizun liburua.



Gaur ikusitakoa Fnac-en
Ekaina 4, 2009, 12:50 pm
Filed under: argazkiak, gaur zer

photo

Zerbitzu arraroa, ezta?