‘arkitektura’ atalaren artxiboa

Gaur egun oporren garaia iristen denean topiko hau errepikatzen da etxe askotan: mendia ala hondartza? Ba laster galdera hau beste honengatik aldatu beharko dugula iruditzen zait: Maitia, lurra ala gainontzeko Eguzki Sistema? Izan ere, Bartzelonako arkitekturako enpresa batek (Equip Claramunt), Floridako aeronautikako ingeniari batzuekin batera, espazioko hotelaren gelaren prototipoa diseinatu du. Galactic Suite delakoa astronauta [...]

Olentzero, Papá Noel, Santa Claus eta errege magoek jaso dituzten milioika eskutitzetako portzentai handi batean etxebizitza bat ekartzeko eskaera izarra izan denaren informazioa heldu zait (ez galdetu iturria, horretan erostezina naiz eta). Nahiz eta gure bilobek ordaintzen jarraituko dituzten kredituekin ezkondu, Euriborra nire aitaren tentsioa baino gehiago igotzen jarraitu, eta babes ofizialeko etxebizitza bat tokatzeko [...]

Aspaldi neukan Guggenheim museora sartzeko gogoa. Bere eraikuntza ezinezkoa eta futurista hasiera-hasieratik jarraitzeko aukera izan nuen ikasle garaitan, eta nahiz eta makina aldiz pasa naizen aldamenetik, orain arte ez dut barnera sartzeko tarterik bilatu. Egia esan, barneko arte lanak ikusteko baino eraikina bera gertutik gertura bisitatzeko gogoa izan da bertara bultzatu nauena (A8 astopistaz aurrerago [...]

Aspaldian pasa nintzen Usurbilgo hilerriaren aldamenetik eta ordutik, berriz bueltatzeko asmoa nuen. Aspaldi hontan, eraikuntza ezberdinetan egiten diren proiektu arkitektonikoak, herritarron interesa piztu du arlo horretan. Orain dela gutxi, Gehry‘ren Marques de Riscal eraikuntza inauguratu dute, Errioxako bodegek hartu duten bideari jarraituz. Euskal Herria modernizatzen ari ote da? Ni beti izan naiz estetika uniforme baten [...]





Follow

Get every new post delivered to your Inbox.