‘artea’ atalaren artxiboa

Astelehena, berriro

Astelehenak fama txarra du normalean. Santututako asteburuaren ondoren hortxe dator, iratzargailuaren txirrin gorrotagarriarekin, sasi-gosari espresarekin eta errutina grisarekin. “Baina, era berean, astelehena bada dena berriro hasten den eguna… Hasiera bat da, birjaiotze bat“. Hauxe dio Judas Arrieta artistak (Hondarribia, 1971), Monday erakusketaren izenaren gainean galdetzen diotenean. Eta arrazoirik ez zaiola falta iruditzen zait. Bere lanak [...]

Kristalezko lana

Ez naiz ikusten ez den jardunaz, Ritsue Mishima-ren lanaz baizik. Izan ere, berak kristalarekin lan egiten du, eta atentzioa deitu didate bere lan hauskor bezain ederrek. Ritsue japoniarra da sortzez (1962) baina Veneziara joan zenetik ez da Italiatik mugitu, Muranon bizi da egun, eta bertan jaio zen beirarekin duen maitasun istorioa. Kristala hotza izan behar [...]

Oteizaren Altzuzan

Inauterietatik ihes eginez iritsi ginen larunbatean Altzuzara (Nafarroa), Oteizaren museoa ezagutzera. Ordu erdi baino gehiago lekua topatu ezinik ibili ondoren (agur bat hemendik Atarrabiko jubilatu guztiei gure nora eza areagotzeagatik), azkenean eraikina ikusi genuen. Gustatu zitzaidan, kanpotik zein barrutik. Sarrerako 4 euroak ordaindu ondoren abiatu ginen hiru solairutan zehar banatuta dauden lanak ikustera. Ordu batak [...]

Irudi gotikoen lilura

Pasa den urrian Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVII. Astean ikusteko aukera izan nuen Jack Mircala-ren erakusketa eta ezusteko ederra izan zen benetan. Orain Bilboko Parte Zaharreko Serie B dendan (Loteria 2) daude ikusgai marrazkilari madrildarraren maketa eta marrazkiak. Mircala diseinu industralean eta barne diseinuan hasi zen lanean, baina azkenean bere zaletasuna gailendu eta marrazkilaritzaren [...]

Aspaldi neukan Guggenheim museora sartzeko gogoa. Bere eraikuntza ezinezkoa eta futurista hasiera-hasieratik jarraitzeko aukera izan nuen ikasle garaitan, eta nahiz eta makina aldiz pasa naizen aldamenetik, orain arte ez dut barnera sartzeko tarterik bilatu. Egia esan, barneko arte lanak ikusteko baino eraikina bera gertutik gertura bisitatzeko gogoa izan da bertara bultzatu nauena (A8 astopistaz aurrerago [...]

Zenbat aldiz uzten ditugu beste batean ikusteko edo bisitazteko gertuan ditugun lekuak? Orixe pasatzen zitzaigun Chillida-Leku parkearekin; bai parkea… museo bezela dagoen hau, nahiago dut parkea deitu. Ez dut esan nahi museoa ez denik, kontrakoa! Museo ederra egin dute Chillidaren omenez, baƱa bertara joatean, parke eder batean zauden sensazioa daukazu; bidexka politak, bankuak esertzeko, zuhaitzak, [...]





Follow

Get every new post delivered to your Inbox.