‘batzuk’ atalaren artxiboa
El medio mejor para hacer buenos a los niños es hacerlos felices. Oscar Wilde
Gaurko aurkikuntza ederra: The Sparteens. Entzun lehen kantua.
Irakurri ondo galdera hau eta saiatu erantzun logiko bat aurkitzen. Ez da galdera-tranpa eta ez du bigarren zentzurik. Soluzioa aurrerago emango dut, bestela ez baitauka graziarik. “Emakume batek, bere amaren hiletan zegoela, ezagutzen ez zuen gizon bat ikusi zuen. Bere bizitzako gizona zela pentsatu zuen, hainbeste, ezen bertan maitemindu zela. Baina ez zion ez izenik [...]
Datorren urtean krisiak gogor joko omen gaitu. Hau aurreikusita, badirudi batzuk umore puntua jarri nahi diotela beltz xamarra izango diren 365 egunei egutegi honekin: Otsaila, Ekaina, Iraila, Hain modan dauden suhiltzaileen egutegiak gustuko ez dituztenentzat.
Telebista kate guztietan egiten dituzte zozketak eta lehiaketak: “Bidali SMS bat 000 zenbakira aurretik ZOZ jarrita eta ondoren zure izenarekin; 20.000 euro zureak izan daitezke” (edo kotxea, edo bidai bat…). Krixton negozioa omen da SMSena, baina krisi garaian oraindik eta jende gehiagok bidaliko ditu (Loteriarekin ere berdin gertatzen ari baita). Nire galdera da: norbaitek ezagutzen [...]
Azken egun hauetan Zaldieroa bere burua gainditzen dabil… mundiala!
Batzuetan gauza bitxiak gertatzen dira inguruan. Gure hankagorria eta Bobi ezin dira ikusi. Hankagorriak oraindik borroi handiak ikusten dituelako soilik, eta Bobik kataratak dituelako; hau komeria! Oraingoz elkarren berri entzumena (Bobiren zaunkak) eta usaimenaren bidez (hankagorriaren pardel kiratsa) izaten dute eta badirudi oinarri sendoak izango dituen harremana izango dela.
Hankagorri txiki baten bixita izan dugu etxean eta hori dela eta ziurrenik datozen asteetan (hilabeteetan?) ezin izango dut blogean nahi adina idatzi, baina saiatu, saiatuko naiz. ;)
Oro har, oraindik sexuaren ikuspuntu maskulino bat jasotzen dugu komunikabideetatik. Hori dela eta, oso interesgarria iruditu zait DEVORA RAN bezalako aldizkari elektroniko batekin topo egitea. Hona hemen beraien aurkezpena: “DEVORA RAN® es una revista sobre la cultura del sexo fundada por dos mujeres (Soledad Romero y Sabine Klötzer) hartas de la visión tradicional y repetitiva [...]