‘bidaiak’ atalaren artxiboa
Beste egun pasa eder bat egiteko aukera izan dugu; Araba aldetik oraingoan. Ibilbidea urrutien geratzen zitzaigun tokitik hasi genuen: Valderejoko Parke Naturalaren barnean aurkitzen den Lalastra herritxoan. Inguru zoragarri honetan Puron ibaiaren haitzartetik paseotxoa ematea lujua da. Hurrengo geldialdia Villañane herrian egin genuen, izan ere Varonatarren dorrea ikustea ezinbesteko betekizuna da hemen, eraikinaren edertasunagatik eta [...]
Egun pasak egitea gero eta gustokoa dut. Leitzatik abiatu, Malerrekatik pasa, Baztanetik ondoren, Izpegi mendate zoragarriko bistekin gozatu, Baigorrira jeitsi, Irulegiko mahastiak ikusi, Donibane Garazi turistikoaz gozatu, Zuberora pasa Muskilditik, bertako Doneztebetik igaro eta Ozaze-Züharan amaitu dugu joaneko bidea. Buelta Donibane Garazitik berriro, Bidarraitik gora, Itsasu ondoren, Ezpeletatik bueltan, Senpereko lakuaren aldamenetik Ezpeletara, Azkainetik iparraldera [...]
Txina modan dago. Datorren astean hasi behar duten joko olinpikoek herrialde honenganako interesa (dagoeneko gure inguruan txikia ez zena) areagotu egin du. Hilabete honetako National Geographic aldizkaria adibidez, oso-osorik Txinari buruzkoa da. Atentzioa eman didaten hainbat datu ekartzen ditut hona, kuriositate moduan: Ume bakarra izatearen politikak 90 milioi seme-alaba bakarreko belaunaldia sortu du. 100 nesketatik [...]
Uda garaian behin baino gehiagotan pena ematen digu garai batean hartu genituen ingelesezko klase haietan nahikoa arreta jarri ez izana. Hori dela eta, Irlandara joan aurretik zure ingeles lotsagarria zerbait ulergarrian bilakatu nahi baduzu, eman bueltatxo bat Italki web gunetik. Hizkuntzak trukatzeko eta ikasteko gune soziala da, eta bertan hainbat baliabide topatu ditzakezu hainbat mintzaira [...]
Laneko agendak bide ematen badit apirilean aste baterako joango naiz Parisera. Oraindik ez dakit hegazkinez edo trenez joango naizen; ez dakit non egingo dudan lo eta ez dut bertan egingo dudanaren zerrendarik egin. Ikusten duzue zer nolako fundamentua daukaten. Norbaitek proposamenik badu eskertuko diot…
Gorria baino beltza gehiago dastatu nuen pasa den larunbatean lagun batzuekin egindako bazkarian. Lehenik pote pare bat Lizarran hartu eta ondoren Lakar herrian kokatuta dagoen Lezaun ardotegira joan ginen otordua egitera. Lezaundarren patriarkak egin zigun harrera eta guztiz liluratu gintuen bere etorriak; XVII. mendeko dokumentu batzuetan dagoeneko agertzen omen dira edaten ari ginen kupel horien [...]
“Ez dago adinik maitasunarentzat!”; hori da behintzat askotan esaten dena/duguna. Bada esaldi hori ez da guztiz zuzena. Hona hemen hainbat herrialdeetan erlazio sexualak edukitzeko legezko baimenaren adina: Hausnarketa batzuk honen inguruan: 1. Ados, maiatzeak eta sexuak ez dute batera joan behar, baina postari titulu erakargarria jarri nahi nion… 2. Espainian 13? Ez naiz harritzen “Al [...]
Zenbat aldiz uzten ditugu beste batean ikusteko edo bisitazteko gertuan ditugun lekuak? Orixe pasatzen zitzaigun Chillida-Leku parkearekin; bai parkea… museo bezela dagoen hau, nahiago dut parkea deitu. Ez dut esan nahi museoa ez denik, kontrakoa! Museo ederra egin dute Chillidaren omenez, baña bertara joatean, parke eder batean zauden sensazioa daukazu; bidexka politak, bankuak esertzeko, zuhaitzak, [...]
Opor giroa ihes egiten ari den honetan, arabar errioxan egin dugu egun pasa. Bertan mahastiek hartzen dute zeruertzaren ikuspegi ia osoa; lurraren nabarrak, mahats hostoen berdeak eta zeruaren urdinak izugarrizko ikuspegia eskaintzen digute. Buradon Gatzagan (Salinillas de Buradon) eman diogu hasiera gure ibilbideari. Izena aintzinean zituen gatzagatetatik datorkio herri txiki honi (55 biztanle ditu). Bere [...]
Egun osoa aurretik. Helburua: gero eta urrutiago oporretan joan= opor hobeagoak axiomari kontra eginez, Baztango bailara hobeto ezagutzea. Baztan, Nafarroako udalerririk zabalena da, eta “Nafarroa Hezea” bezala ezagutzen den lurraldean dago. Baztanen herri hauek aurkituko ditugu, hegoaldetik iparraldera: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur. Aspaldi, [...]