‘Bobi’s guorld’ atalaren artxiboa
Zorionak, prexioxa!
Batzuetan gauza bitxiak gertatzen dira inguruan. Gure hankagorria eta Bobi ezin dira ikusi. Hankagorriak oraindik borroi handiak ikusten dituelako soilik, eta Bobik kataratak dituelako; hau komeria! Oraingoz elkarren berri entzumena (Bobiren zaunkak) eta usaimenaren bidez (hankagorriaren pardel kiratsa) izaten dute eta badirudi oinarri sendoak izango dituen harremana izango dela.
Bobik izugarrizko energia dauka, eta horregatik egunean behin paseo eder bat ematen diogu. Hala ere, ez da nahikoa izaten eta gustura asko joango litzateke beste behin ere energia askatzera. Kontua da bere azken kapritxoen arabera, soilik nirekin edo amarekin atera nahi duela, eta nahiz eta anaiak bereak eta bost egiten dituen berarekin joan dadin, ba [...]
Zorionak, guapisima!
Itsu geratuko da Bobi epe ertain batean. Hori da albaitariak pasa den astean esan ziguna, eta orain arte idazteko animorik izan ez dudana. Azken hilabetean anaia ari zen esaten paseatzera ateratzen zuenean hainbat gauzaren kontra jotzen zebilela. Nik eta amak berriz harriak botatzen genizkionean ez zituela askotan topatzen ikusten genuen, baina horren arrazoia txoriburu xamarra [...]
Hoyek bai hoyek ondo emandako zazpi urte! Gaur galleta-razio bikoitza.
Aurten ez naiz mozorrotuko, eta honekin badira hiru urte. Eta hori izugarri gustatzen zaidala. Horregatik, nire inauteri-monoa hobeto eramateko (eta piska bat izorratzeko, aitortu behar dut) nire txakurra mozorrotzea pentsatu dut. Bobi 6 urte t’erdiko euskal artzai txakur eme ederra da (ikusi besterik ez dago), eta bere izena Dallas telebista serieko Bobby Ewing-etik datorkio, kulebroiko [...]