‘bridget jones momentuak’ atalaren artxiboa
Bai, berriro nator amatasun kontuekin (I eta II). Ez neukan asmorik, baina, hainbat amek testu hauekin oso ondo pasa dutela esan didate (eskerrik asko) eta aitzakia hori hartuta, azken bat idaztera ausartu naiz. Hona ba ama hasiberri honen azken xelebrekeriak (idatzitakoak behintzat): Etxearen antolaketa. Dagoeneko ahaztu zait etxea jasota eta txukun-txukun edukitzea zer den. Azken [...]
Aurreko post bati jarraituz, hementxe nator berriro guraso “karguarekin” batera egunero aurkitzen naizen egoera xelebre batzuk kontatzera, dagoeneko, hori bai, bost hilabete t’erdiko “esperientziarekin”: Kotxezitoa edo karritoa. Aurreko postean aipatu nuen logistika ataleko zati garrantzitsua edozein guraso hasiberrientzat. Alde batetik, aukeratzeko garaian harrituta geratzen zara dauden aukera piloarekin: lau edo hiru errubera, manillar osoa edo [...]
Hiru hilabete pasatxo dira “kargu” berria hartu dudanetik. Hiru hilabete ZORAGARRI; hiru hilabete SINESTEZIN; eta zergatik ez, hiru hilabete ERO. Ez naiz hemen hasiko ama izateak suposatzen duena deskribatzen (ez dut uste hain gauza handia azaltzeko gai izango nintzakeenik). Asmo xumeagoarekin, “hasiberri” honek egunero topatzen dituen hainbat egoera xelebre kontatu nahi ditut, bere kargupean hankagorririk [...]
…nahiz eta kontrakoa entzuten ari garen egunero. Zergatik ezeztatzen dut munduko ekonomilari guztiek aho batez diotena? Atzo, hankagorria eta Bobirekin eguneroko paseotxoa ematen ari nintzela, obretan dagoen eraikuntzaren aldemenetik pasa ginenean, hortxe entzun nuelako: “¡Olé esa amatxo!“. Piropoak desagertzen ez diren bitartean ezin krisian egon (beste gauza bat da langilearen dioptriak greban ote dauden edo [...]
Azken aldian administrazio burokrazia zentzugabekoarekin egiten ari naiz topo. Eta krixton burukomina daukat. – Haga el favor de poner atención en la primera cláusula porque es muy importante. Dice que… la parte contratante de la primera parte será considerada como la parte contratante de la primera parte. ¿Qué tal, está muy bien, eh? – No, [...]
Egun pasa ederraren ondoren, Bilbotik Donostira doan trena hartzeko zain nengoen geltokian. Nire pentsamendu etilikoetan murgilduta nenbilela aguretxo bat hurbildu zitzaidan ea Donostira zihoan trena orain etorri behar zuen galdetuz. Nire gogoeta sakonetik kostata atera eta baietz, oraintxe helduko zela esan nion. Berak orduan orfeoiaren kontzertu batetik zetorrela eta primeran pasa zuela esan zidan, eta [...]
Horrelako gauzak pelikuletan edo nire familian bakarrik gerta daitezke, benetan. Atzo anaia, ama, iloba eta laurok azken honen urtebetetze-oparia erostera joan ginen superfizie handiko saltoki batetara (pekataria naiz, bai. Barkatu nazatela dendari txikiek!). Portadan gizon gihartsu eta egia esan, nardagarri bat agertzen zen pressing-catch-eko bideo-jokoa aukeratu ondoren (ni Hulk Hogan-en geratu nintzen), hortxe joan ginen [...]
Kotxea garajera sartzera nindoan Seat Ibiza beltz bat ate aurrean ikusi nuenean. Aldameneko garajean, berriz, 22-25 bat urteko bi mutil, musika ekipoa kaletik entzuteko moduan, eta nik nere artean “jodeeeer, ederra egin duzu Bootxo! Zure gidari abileziak gertu-gertutik aztertzeko aukera izango dute hauek!“. Txintxo aurpegiarekin kotxea ate aurretik mugituko zuten galdetu diet gaztelania batuan, eta [...]