‘kultura’ atalaren artxiboa
Ziur bati baino gehiagori horrelako egoera bizitzea tokatu zaizuela… niri bai behintzat.
Oro har, oraindik sexuaren ikuspuntu maskulino bat jasotzen dugu komunikabideetatik. Hori dela eta, oso interesgarria iruditu zait DEVORA RAN bezalako aldizkari elektroniko batekin topo egitea. Hona hemen beraien aurkezpena: “DEVORA RAN® es una revista sobre la cultura del sexo fundada por dos mujeres (Soledad Romero y Sabine Klötzer) hartas de la visión tradicional y repetitiva [...]
Gaurko Berrian agertzen da nola Ipurbeltz haurrentzako komikia desagertu egingo den 31 urte eta gero. Izugarrizko pena eman dit albiste honek, izan ere, Ipurbeltzek lortu zuen nire liburu-zaletasuna piztea, Ramuntxo Ganbelutxo bezalako pertsonaiekin. Komiki historikoa desagertzearen arrazoiak harpidetzen beherakadak eta gizarteko joeren aldaketak izan dira, Erein argitaletxearen esanetan. «Ipurbeltz-ek 31 urte bete ditu kaleratu zenetik, [...]
- Edozein herrietako festetan bada ekitaldi bat inoiz hutsik egiten ez duena. Buruhaundiak kalera ateratzen direnerako, dozenaka haur daude zain, beldurra eta gozamenaren nahasketak sortarazten duen adrenalina biltegiak beteta. Niri gertatzen zitzaidan bezala; berdin-berdin. – (Argazkia: “Enkarterriko berbalagunak” bloga)
Atzo Usurbilgo XVI. Sagardo egunean egon nintzen. Eta gaur lanera etortzea normalean baino gehiago kostatu zait. Mundiala.
i emek gaur idatzi duen artikuluan egun talde handien kontzertuak (eta makrokontzertuak) bultzatzen direla adierazten zuen, lokal txikien kalterako. Horregatik, asko poztu naiz Gasteizko txosnek martxan jarri duten lehiaketa ezagutzean. Izan ere, ekimen honen bidez bi taldek Andra Mari zuriaren 2007ko jaietan txosnetan kontzertu bat eskaintzeko aukera izango baitute. Maketak entregatzeko epea martxoaren 31an bukatzen [...]
Aspaldi neukan Guggenheim museora sartzeko gogoa. Bere eraikuntza ezinezkoa eta futurista hasiera-hasieratik jarraitzeko aukera izan nuen ikasle garaitan, eta nahiz eta makina aldiz pasa naizen aldamenetik, orain arte ez dut barnera sartzeko tarterik bilatu. Egia esan, barneko arte lanak ikusteko baino eraikina bera gertutik gertura bisitatzeko gogoa izan da bertara bultzatu nauena (A8 astopistaz aurrerago [...]
Igandean Txalo Antzerki taldearen Artea antzezlana ikusteko aukera izan nuen. Gustatzen zait antzerkia; antzezleak edozein unetan hanka sartu dezaketenaren aukerak biziberritzen nau; edo zoro une baten ondorioz taula gainera igotzeko aukerak izugarrizko irrika pizten dit barruan; baina onena, aurrez aurre, inolako efektu berezirik gabe aktoreek, istorioak, “ukitzen” nauela sentitzea maite dut. Lortu zuten. Yazmina Rezak [...]
Larunbat gauean ‘mozkortuta’ irten giñen Kursaalean eskeiñi zuten kontzertutik, musikaz bustita. ‘Pinta’ inglesak izan ziren errudunak. Lehenik, Nizlopi bikote alaia: Luke Concannon (ahotsa, gitarra) eta John Parker (kontrabaju, beat-ahotsak, ‘perkusioa?). Humore inglesakin ekin zioten saioari Nizlopi bikoteak, baña etorri zirena egitea alde batetara utzi gabe… musika. Jazz, pop, hip-hop, … mazedonia bat eskeiñi zuten eta [...]
Zenbat aldiz uzten ditugu beste batean ikusteko edo bisitazteko gertuan ditugun lekuak? Orixe pasatzen zitzaigun Chillida-Leku parkearekin; bai parkea… museo bezela dagoen hau, nahiago dut parkea deitu. Ez dut esan nahi museoa ez denik, kontrakoa! Museo ederra egin dute Chillidaren omenez, baña bertara joatean, parke eder batean zauden sensazioa daukazu; bidexka politak, bankuak esertzeko, zuhaitzak, [...]