‘musika’ atalaren artxiboa

Astelehena ondo hasteko

Thriller

Oraindik bideoklipa ikusi nuen lehen aldiaz gogoratzen naiz. 8 bat urte izango nituen… eta aste oso batean ametsgaiztoak izan nituen.

The Sparteens

Gaurko aurkikuntza ederra: The Sparteens. Entzun lehen kantua.

Herentziaren mendeku

Herentzian alde artistikoa utziko ote dit!  ;-p

Apostua

Euskaldunak apostuzale amorratuen fama daukagu, baina gaur topatu dudan honetan ez dakit askok parte hartuko genukeen. Badakizue Amy Whinehouse azken aldian musikagatik baino bere bizitza pribatuagatik dela albiste. Beno, ba web gune batetik egiten den galdera hauxe da: Noiz hilko da Amy? Partehartzaileek egun eta ordu bat aukeratu behar dute, eta irabazleak iPod Touch bat [...]

Tom Waits gabe

Saiatu gara baina ezinezkoa izan da. Datorren uztailaren 12an ezingo dugu Tom Waits-en kontzertura joan Kursaalera. MP3arekin konformatu beharko dugu…

Marlango, azkenean

Eta azkenean, hilabete pasatxoren ondoren, Leonor Watling-en ahotsa entzuteko aukera izan genuen atzo. Berarekin batera, taldearen bigarren bizkarrezurra den Alejandro Pelayo (pianoa), Oscar Ybarra tronpetajolea eta beraien izenak gogoratzen ez naizen beste hiru mutil igo ziren (bateria, bajua eta gitarra) Victoria Eugeniako eskenatokira. Hauxe eskaini ziguten menua ordu t’erdi pasatxoan: Never trust me, Enjoy the [...]

Hegal egiten

Denbora asko nengoen mp3an musika berdina nuela. Kanten zerrendari astinaldi bat emateko asmoz pentsatzen aritu nintzen ea zer nahi nuen sartu, eta segituan etorri zitzaidan kapritxoa: Itoizen zuzenekoa, “Eremuko dunen atzetik nabil“.  Beti izan da nire diska kuttunetakoa, baina kasetetik CDra eta gero mp3rako bideko linboan galduta zegoen. Lanerako bidean etorri naiz harribitxi hau entzuten, [...]

Marlango, itxaron behar

Izugarrizko gogoa nuen gaur Marlango entzuteko. Beroketa moduan, azken bi egunetan beraien disko guztiak pare bat aldiz entzun ditut eta aurrez gozatzen ari nintzen gaur arratsaldekoaz pentsatzen. i emek deitu didan arte. “Ez zara enteratu?” “Ez, zer gertatzen da?” “Kontzertua bertan behera geratu da. Leornor gaixo dago”. Beraien web gunera sartu naiz eta halaxe da, [...]

Biorritmo aldaketa garai honetan, disko honek endorfinak askatzen dizkit. Ez da makala bere efektu terapeutikoa, ez horixe! “Introducing Robin McKelle“(2007) abeslari estatubatuar honen bakarkako lehen lana da (orain arte beste abeslarien korista eta Boston Pop Orchestrako kidea izan da). Lan honetan EEBBetako 30 eta 40. hamarkadako kantutegi klasikoa moldatu egin du. Dagoeneko kritikariek Ella Fitzgerald-ekin [...]





Follow

Get every new post delivered to your Inbox.