‘telebista’ atalaren artxiboa

Gaur deskubritu dut serie hau eta benetan pena merezi duela uste dut. gainontzeko kapituluak jeitsiko ditut. Ea zuek zer esaten dezuen.

Koko eta Trikik 40 urte

Duela 40 urte sortu omen zen Sesam Street. Pila bat gozatzen nuen Epi, Blas, Koko (nola ahaztu  La Jaca Paca!), Triki eta Conde Dracorekin. Baina nire kuttunena el reportero más dicharachero de barrio Sésamo zen, La Rana Gustavo.  Beharbada bere eraginez ikasi nuen kazetaritza?

Plastikitoak

Ai ama, ni horietakoa naiz!

Telebista kate guztietan egiten dituzte zozketak eta lehiaketak: “Bidali SMS bat 000 zenbakira aurretik ZOZ jarrita eta ondoren zure izenarekin; 20.000 euro zureak izan daitezke” (edo kotxea, edo bidai bat…). Krixton negozioa omen da SMSena, baina krisi garaian oraindik eta jende gehiagok bidaliko ditu (Loteriarekin ere berdin gertatzen ari baita). Nire galdera da: norbaitek ezagutzen [...]

Uda aurretik estreinatu zen Cuatro katean “Dexter” seriea (ostegun gauetan). Kontuan hartuta udako programazioa urtean zeharrekoa baino askoz ere txarragoa dela (bai, posible da), programa honek telebista existitzearen nolabaiteko esperantza ematen dit. Dexter gainontzeko gizakienganako inolako sentimendurik ez duen tipoa da, are gehiago, izugarrizko habilidadea du jendea hil eta zatitzeko. Bere aitatzekoak, txiki-txikitatik jakin zuen [...]

Zapping

Garai batean pertsonak euren iritziengatik epaitzen genituen; gaur, pertsonak, telebista-kate guztiak aztertu ondoren aukeratzen duten programaren arabera bereizten dira. – (Pako Aristi. Gauza txikien liburua. 2004. Erein)

Españako selekzioarekin

Bai, nik ere atzo España-Rusia saskibaloiko finala ikusi nuen, aitortzen dut. Gaztetatik jarraitzen dut kirol hau telebistaz (butakako kirolari peto-petoa naiz). 10 kankailu bizi-bizi kantxaren alde batera eta bestera ikustea atsegin dut, bai eta beraiek ibiltzen dituzten galtza motzak (!) noraino iritsiko litzaizkidaken pentsatzea ere (ezin dut ebitatu). Eurobasquet-a nahikotxo ikusi dut eta ederki pasa [...]

Iwao Takamoto, Scooby-Doo marrazki bizidunen sortzailea astelehen honetan dil da, 81 urte zituela. Takamotoren lana Disney eta Hanna-Barbera enpresetan islatu da mende erdiz baino gehiago (“La Cenicienta”, “Peter Pan”, “La dama y el vagabungo”, “101 dálmatas”, “Los Supersónicos”, “Los Picapiedra”…), baina Scooby-Doo-k eman zion arrakasta handiena. Berak esaten zuenez, pertsonaia hau Daniar Handiak hazten zituen [...]

Kritika horia

2007ak ezustekoentzat tarterik baduela frogatu dit bere lehen egunetan: Simpson familiaren ikusi gabeko kapitulu bat topatu dut!!! Bai, bai, ondo irakurri duzue; bazkal ondorengo marmota-orduan urrutiko agintearen seigarren botoia sakatu dut Springfield-eko familiaren gora beherak (berriro) ikusteko asmoz, eta hara non nire harridura istorioa ikusigabea nuela konturatzean! Aleluya! (garai hauetan ezin egokiagoa) Bai, badakit larunbatetan [...]





Follow

Get every new post delivered to your Inbox.