Ikastute berriarekin batera, etxe berria du blog honek.

Hemendik aurrera helbide honetan egongo naiz http://erbinnuriarenaztarnak.tumblr.com/,

i eme-ren aztarnak proiektuarekin bat eginez.

Maizter ona izatea espero dut…

Iufalaaaa, gaur oporrak hartzen ditut!

Honela egoteko asmoa daukat hurrengo asteetan ;-)

Nire webguneekiko obsesioarekin jarraitzen dut.

Azken urtean webgune berri bat diseinatu eta martxan jartzeko prozesuan parte hartu dut. Hori gutxi balitz, webgune hori oraindik guztiz garatu gabeko intranet batekin lotu behar izan dugu. Hirugarren aldia da webgunea berritzeko lanetan aritzen naizela azken 9 urtetan. Nola aldatu diren gauzak!

Hauxe da atzo nire aitaginarreba eta amaginabarren etxean irakurtzen bukatzen lortu nuen azken liburua. Denbora gehiegirik ez dut izaten nahi adina irakurtzeko eta beraz, plan ezinhobea izaten da Lazkaora joan eta igandeko bazkaria gorroneatzeaz gain, aiton-amonari aste osoan ikusi ez duten bilobarekin jolasten uztea, urrezko minutu horiek yonki baten beharrarekin orriak pasatzeko.

Liburus Mark Haddon-ek idatzi du. Idazle hau ezaguna nuen “El curioso incidente del pero a medioanoche” liburutik, eta bere ikuspegi berritzaile eta lotsagabea gustatu zitzaidan. Beraz, liburuzainak “Un pequeño inconveniente” gomendatu zidanean, kasu egin nion. Oso ondo dago idatzita, gizatasun asko jasotzen du, umorea oso ondo erabiltzen du, harrapatu egiten zaitu segituan eta oso arin irakurtzen da.  Oso ona George-ren buru-galtze prozesua.

Nire amak izeba Pilarri deitzen dionean, belarria adi-adi jartzen det, horrelako gauzak entzuten ditudalako:

    • Aizan Pilar, noiz jun bihar diñau hortik euna pasatzea?
    • Lehengo igandian Zarautza jun giñunen Joxe ta biyok. Makiña denda ikusi geñixkiñan: Jesus! Han bazionen denetik!
    • Bazkaldu’re earki in giñin; plater earrak atea xixkiunen.

Inbiriya. Horixe da sentitzen dudana bi ahizpak hizketan entzuten ditudanean. Konplizitatea, gertutasuna, konfidantza eta goxotasuna nabaritzen ditut “xixkiunen” eta “genixkiñan” horien atzean. Tamalez, nik ez nuen noka ikasteko aukerarik izan. “Aizan”-etik aurrera galdu egiten naiz. Ez zidaten egin. Eta ni baino gazteagoei ere berdintsu. Egongo da etxeren bat edo beste mantendu dena, baina orokorrean nire kinta eta ondorengoak “zuka” hazi gara. Mutiletan, berriz, Usurbilen behintzat hika sasoi ederrean dagoela nabaria da. Ni baino 20 urte gazteagoak diren ilobek txiki-txikitatik erabiltzen dute, eta kaxkoan buelta bat emanez gero, mutilkoxkor ia denak beraien artean hika egiten dutela nabaria da. Eta zer nolako gozamena ematen duen horrek. Ez dakit ba, jatortasuna, sanidadea transmititzen dit.

Nesketan ordea ez da berdina gertatzen, eta ez dakit zergatik, izan ere, ni baino urte gutxi batzuk zaharragoak direnei (berrogeialdian sartutakoak) entzuten diet noka lasai ederrean. Nere amonak noka egiten zien amari eta izebari, baina neri berriz, amak ez dit sekula egin. Zer gertatu zen ba tarte horretan tradizio hori eteteko? Zergaitia galdetzen diodanean “eztakit ba” esaten du, eta noka egiteko eskatzen badiot ezinezkoa da, parrez lehertzen hasten da lotsatuta eta “zukin etzait ateatzen”, botatzen dit.

Nik ere alaba daukat, baina noka ezagutzeko amonak izeba Pilarrekin noiz hitz egiten duen zain egon beharko dugu, belarria adi-adi.

Ziur bati baino gehiagori horrelako egoera bizitzea tokatu zaizuela… niri bai behintzat.

Gaur deskubritu dut serie hau eta benetan pena merezi duela uste dut. gainontzeko kapituluak jeitsiko ditut.

Ea zuek zer esaten dezuen.

Esaldi hau topatu dut eta egia galanta dela iruditzen zait.

Gazteleraz askoz ere barregarrigoa geratzen da:

¿Por qué si ves a los orientales en grupo siempre dices “mira, japoneses”, pero si los ves individualmente dices “mira, un chino”?

Gauzak nola diren, asteburu honetan MATRIXen lehen filma ikusi behar dut egin behar dudan lan baterako eta KASUALITATEA (edo sinkronizitatea. Honetaz hitz egingo dut beste egun batetan, oso interesgarria iruditzen zait eta), gaur lankide batek bideo mundial hau bidali digu.

Bertan, errusiar talde batek  (Bolshaya Raznitsa / Большая Разница) MATRIX pelikularen zine mutuko parodia egiten dute. Ona benetan!

Hurrengo orrialdea »