Egun bat karreretan

Egun Bat KarreretanHori izan zen igande arratsaldeko plana, eta Marx anaien antzera, gozatualdi ederra hartu genuen. Ordura arte hipodromora (Zubietakoa, Donostikoa, Lasartekoa…) inoiz hurbildu gabeak izaki (8 euro sarrera), Cicerone egokiak izan genituen apustuen “erritu iniziatikoan” murgiltzeko (gomendagarria guztiz). Ganador, kolokado, gemelak eta tripleteak gure diru urriaren jabe egin ziren. Hurrengorako oharra: 6 lasterketerako egokia 6 euro (parea izan behar du diruak) bakoitzean jokatzea (botatzea?), hortik aurrera, danger

Bertan zaudela, ordura arte zuretzat guztiz ezkutatuta egon den mundu paralelo bat irekitzen da: jendea tipo Aston-en bezala jantzita (gu bezalako herritar xumeak kenduta, noski), jockey txiki koloretsuak (neska zein mutilek elkarrekin korri egiten dute), Don Corleoneren familiakoak diruditen zaldi jabeak (eskuan konbinatua eta guzti)… eta zaldiak, noski, benetako protagonistak. Lerdenak; dotoreak; harrotasun punttuarekin, beraien protagonismoa ikuskizunean zein den jakingo balute bezala. Beraien izenak ere neurrira egindakoak: Lake Star, Rivendell, La Chaparrita, Piccolo Mix (!!), Sir Mutilla, Siete Leguas, Trip to the moon, Bolas Nuevas, Boabdil… Izenen gainetik, hala ere, ikusgarriak.

Errituala hasten da eta sei alditan errepikatu:

+ Lehenengo, zaldiak ikusi pikaderoan; ondoren, zaldia aukeratu (itxuragatik, izenagatik, zenbakiagatik, iragarpenengatik… gaiaren sakontasunaren arabera bat edo beste erabiltzen da. Guk, noski, lehenengo hiru elementuen arabera aukeratu genituen, hau da, lehenbizikoaldiadaetortzengarelaetazazpizenbakiagustatzenzaidanezhorrenaldeapustu metodoaren bidez).

+ Jarraian zer motatako apustua egingo duzun erabaki (irabazleari, kolokado <hiru lehenetan>, gemelak <lehen eta bigarren postuak, hurrenkera kontuan hartu gabe>, triplete <lehen hiru postuak hurrenkera egokian> eta beste batzuk, baina guk horiek erabaili genituen).

+ Poltsikoa begiratu, apustua egin eta lasterketa ikusteko toki egokia topatu.

+ Lasterketa. Kilometro t’erdi eta bi kilometro berrehun metrotako luzera. Hasiera zirkuitoaren beste puntan, eta gu katalejorik gabe.Ta-ta-ri-ta-ri! Zaldiak ziztu bizian atera dira eta ez ditugu zenbakiak ere ikusten. Kurba hartu dute eta azken txanpan sartzen dira. Protagonistak gerturatu ahala, jendearen orroa gero eta handiagoa egiten da. 200 metro falta dira, eta orain bai, orain zaldiaren izerdia, bere gihar markatuak eta jockeyaren tentsioa ikus ditzakegu. Eta orduan, ez dakizu nola, garraisika hasten zara zure zaldiaren alde; barne indar batek hori egitera bultzatuko bazintu bezala. Eta bukatu da, oraingoan ez dugu zorterik izan, baina hala ere, gustora geratu gara adrenalina igoerarekin. Ufa!

+ Eta berriro hasten da errituala.

15 bat euro gutxiagorekin bukatu dugu eguna. Arratsalde ederra. Urtean behin joateko, hala ere.

Advertisements

  1. Nire zaldi karreratako esperientzia bakarra Ingalaterran bizi izan nuen, York-en. Xoxik gastatu gabe, ilegal samar sartu ginen, zelai handi hartara zihoan bidezidor bat topatuta. Parking-ean helikoptero eta limusinak. Eta guk, gradetan eserita zeudenek baino gertuagotik ikusi genituen zaldiak pasatzen.
    Dirua jokatzearen emozioa bizitzeko aukerarik ez genuen izan, baina eskerrak.

    Zorionak blog berriagatik!

  1. 1 Apustu artean « erbinnuriaren aztarnak

    […] egun honetarako bereziki gordetako diru apurrak jokatzera. Eguraldi zoragarria lagun, bertako liturgia txintxo-txintxo bete […]




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: