Fnac’etik esku bete

Berriz pasatu zait. Fnac edo antzeko denda batera joaten banaiz, esku bete irtetzen naiz gehienetan. Diskoak dira nere tentazio. Oraingoan bi diskorekin irten naiz, Euskal Herriko bi taldeen azken diskoak. Lehenengoa Donostiko Chico Boom taldearen lana “Squeezing The Time” (EPa) ta bestea Bizkaiko Arean‘en “Higakorra“.

Chico BoomChico Boom, Chico Boom ezizenakin ezagutzera ematen den Imanol’en talde berria da, Donostiko Buenawista kolektiboaren itzalean sorturiko beste talde bat gehiago (ta badira batzuk). Buenawistako taldeak ezagutzen dituenak, jakingo du ze bidetatik doazen hauen doinuak… Rock’N’Rolla! Taldea osatzeko, Andoni baterian daukagu (Chico Boom’ekin Señor No taldean aritua), Koldo bajoan (Surfin Kaos taldekidea) eta Alvaro teklatuan (Chico Boom’ekin Five Lives taldean aritua). Talde berri honen doñuak ez dira bere azken taldearen doñu gordiñak (Señor No); Rock’N’Roll doñuak dira baña komertzialitate puntu bat somatzen diot, gauzak ondo eginda daudenean bezala entzuten da diskoa, disko biribila. Komertzialitate puntu honekin, aukera asko dituzte ezagutzera emateko beraien izena Euskal Herriko mugetatik kanpo, gañera ingelesez kantatzeak, hizkuntzaren mugak murrizten ditu. Beraien izenen gatik ez balitz, USAtik edo Suediatik datorren R’n’R taldea dela esango nuke, baño ez, Donostikoak dira ta kalitate handiko Rock’N’Rolla egiten dute. Hellacopters, Flaming Sideburns edo antzeko taldeak gustoko badituzue, disko hau zuen gogokoen artean egongo da.

AreanArean talde bizkaitarra bere aurreko diskotik ezagutzen nuen ta aurreko diskoarekin pentsatzen nuen bera segitzen dut pentsatzen; Euskal Herriko talde maila handia dela. Hiru dira taldekideak: Borja gitarra ta ahotsetan, Iñaki bajoan eta Koldo baterian. Ahotsa, gitarra, bateria ta bajua; zertatarako gehiago? “Su artifizialak” alde batetara utzi ta emozioz beteriko rocka egiten dute hauek. Rock alternatibo edo post-rock’aren barruan sartzen dituzte batzuk (erreferentzi bezela erabili, gero bakoitzak bere etiketa jarriko dio). Diskoa, Tolosako Bonberenean grabatu dute Karlos Osinagarekin Gaztelupeko Hotsak zigilluaren barruan ta kalitate handiko doñua lortu dute. Abestietan tentsio asko somatzen da, gitarren doñuek ematen diote tentsioa puntua eta bateri-baju bikoteak laguntzen dituzte tentsio une hoiek, pelikula bat izango balitz bezala, suspensezko pelikula bat. ::.:

Advertisements



    Utzi erantzun bat

    Fill in your details below or click an icon to log in:

    WordPress.com Logo

    You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

    Twitter picture

    You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

    Facebook photo

    You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

    Google+ photo

    You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

    Connecting to %s



%d bloggers like this: