EuskoTren, 18:40

euskotren-1840.jpg70 urteak ederki pasatxo ditu eta bizarra egin gabe. Poliki-poliki, bere bizitzako egun guztien itzelezko pisua gainean hartuta izango balu bezala, aldameneko eserlekuan jarri da. Segituan, ardura batek hartu dit barrena: “jeitsi beharko duenean ez dio denborarik emango. Lagundu egin beharko diot”. Nerbio sistema azti jarri da. Agureak harritu egin nau Elgoibarrera iritsi garenean: bastoia maisuki eta duen itxurarako indartsu erabiliz, leihoa erdi itxi du, bertatik sartzen den haize zaplaztekoa ekiditu nahian. “Indarra eta abilezia ditu”, nere artean.

Debara iritsi gara. Trena berandu dabil gaurkoan, 3 minutu, zehatz esateko, eta horregatik, segituan jarriko da berriro martxan. Agurea, dagoeneko ia hutsik dagoen bagoian tente jarri eta urrutien duen atera abiatu da, motel, kamara geldoan. “Ez dio denborarik emango”, errepikatu dut neure baitan bihotza asaldatzen zaidan bitartean. Nola ahala lagundu nahi diot baina ez dakit nola, besoetan ez badut hartzen behintzat. Azkenean, atera iristen ari denean, trena martxan jarriko dituen txistuak urratu dute airea, eta BRAUSTA! ateak itxi egin dira, agurea erdian harrapatuz.

Ez du inolako keinurik egin, besoekin indarra soilik. Eta atera da. Bihotzean atximurka bat sentitu dut, gertatutakoaren erantzulea izango banintz bezala. Erruki sentimendua gailendu zait barrenean. Berarengatik edo niregatik zen, oraindik ez dut jakin. Bootxo.

Advertisements



    Utzi erantzun bat

    Fill in your details below or click an icon to log in:

    WordPress.com Logo

    You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

    Twitter picture

    You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

    Facebook photo

    You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

    Google+ photo

    You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

    Connecting to %s



%d bloggers like this: