Usurbilgo hilerrie

20061018-1200.jpgAspaldian pasa nintzen Usurbilgo hilerriaren aldamenetik eta ordutik, berriz bueltatzeko asmoa nuen. Aspaldi hontan, eraikuntza ezberdinetan egiten diren proiektu arkitektonikoak, herritarron interesa piztu du arlo horretan. Orain dela gutxi, Gehry‘ren Marques de Riscal eraikuntza inauguratu dute, Errioxako bodegek hartu duten bideari jarraituz. Euskal Herria modernizatzen ari ote da? Ni beti izan naiz estetika uniforme baten aldekoa gure herrietan, iparraldeko herri txikietan jarraitzen duten bezala baña azken aldian egin ziren eraikuntzak ikusita, hau eziñezkoa dela konturatu naiz; bakoitzak nahi duena egiten du eta ez dagoela iñungo normarik ematen du estetika aldetik. Beraz, gure estetika herrikoia alde batetara utzi eta orain modernitatea da lekuko gure herrietan, Usurbilgo hilerria kasu hontan.

Eraikuntza hau proiektatu duen arkitektoaren izenik ez dakit (Moneo, Gehry edo besteren batena bazen, aldizkarietan agertuko zen seguraski) eta ze estilo edo moetatako ideia arkitektonikoa denik ere ez dakit. Nik, minimalismoaren barruan sartzen dut edo gehienok esaten dugun bezela, modernoa dela. Bertara gerturatzen nijoan moduan, hilerriko torreak nere atentzioa deitzen du (kubo lauki-luze baten moduan kokatua dago eta iñungo ordenik gabeko leiho mordo batez zulatua dago). Harritzekoa bada ere, torreak ez du iñungo gurutzerik bere tontorrean. Torrearen aldamenetik pasa ondoren, txalet modernoen antzeko eraikuntza bat ikusten da, zementuz eraikia eta kristalez jantziak ditu bi alderdi. Hilerrian paseo txiki bat eman ondoren, bertan dauden banku luzeetan esertzen naiz eta inguruan dudan guztia ikusirik, ez nuke esango hilerri batean nagoenik (hiladakoen gañean dauden harriegatik ez balitz), gustora egoten da bertan.

20061018-1152.jpg
Hilerritik noanean, kotxe batetik bi mutil atera dira eta hilerri barruan sartu ondoren, banku luzeetan eseri dira. Ez naiz ni bakarra konturatua, bertako giro eta ikuskizun lasaiaz. ::.:

Advertisements

  1. 1 Usurbilgo hilerria: ekipamendu osoa paisaian txertatutako parke irekia | Usurbildarrek daukate sagardo alkate…

    […] hilerrie’ izenburupean hilerriari buruz hitz egiten duen blogaria topatu dut (www.erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com). Euskal Herria modernizatzen ari ote da? galdetzen dio bere buruari Usurbilgo hilerria […]




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: