Andatzako Mari & Jeff

Mari & Jeff

Abuztuaren 11an Sugaarrek azken arnasa eman zuenetik ia lau hilabete pasa dira (ikusi hau, beste hau, hau ere, eta beste hau, hangoa, eta azken hau). Argi geratu zen odol hotzeko animaliak ere pisukide onak izan daitezkeela, eta hori dela eta, dolua alde batera utzi (ahaztu gabe, hala ere) eta i eme eta biok bikote moduan hartu daitekeen erabaki mugarri horietako bat hartu dugu: maskota berriak ekartzea.

Horrela iritsi dira Andatzako Mari eta Jeff gurera. Urrezko jantziak eman dio Andatzako Mariri bere izena, Txindokitik Anbotora egan dabilen damaren adatsari ohore eginez; eta Jeff Buckley musikari estatubatuarren omenez hartu du izen berria itsats gorriko gure laguntxoak. Lasai-antza lehena, tximista bezain arina bigarrena. Bootxoren aukera bata, i eme’rena bestea.

Oraindik deskolokatuta dabiltza egoitza berrian, ikaratu xamar. Ea elkarretaz gozatzeko denbora izaten dugun; zuen etxean zaudete. Bootxo

Advertisements

  1. Ea asko irauten duten, horrelako bi pottolok hala merezi baitute.

    Nik bi piraña izan nituen (Anibal eta Karnibal) eta uste det enpatsuz hil zirela. halere, nire etxea dudanean beste pare bat ekarriko ditut. Fama txarra dute, baina arrazoirik gabe

  2. Ze jartzen zenien jaten enpatsuz hiltzeko? kiloko txuletak?
    Eskerrak gureek jateko asko behar ez dutenik, bestela, beste lanen bat billatu beharko genuke hauek alimentatzeko.

  3. Nireek ere oso gutxi jaten zuten eta hori izan zen problema. Hasieran hauetako arrain laranjak botatzen nizkien eta hilabetean bat jaten zuten.

    Behin solomu zatitxo bat bota nien eta hantxe geratu ziren ziplo, uretan flotatzen.

    Halere batzuetan batak bestearen isatsa jaten zuen. Apur bat arrazoak ziren baina graziosoak

  4. Jeff Buckley’ren omenez Jeff izenarekin bataiatu nuen arraitxoak, Jeff Buckley’ren bide berdiña jarraitzea erabaki du eta hura bezala (Wolf ibaian hil zen ittota), hau ere ‘uretan hil da’. Norbaitek esango du, ‘hau dek hau, eta nun nahi dek hiltzea? zuhaitzen baten txintxilika?‘ Ez dakit ba, arraitxo hauekin eduki dudan esperientzia eta gero, zeñek daki nola hil behar duten. Lehen eduki genuen arraitxoa (Sugaar), suizidatu egin zen, bai, SUIZIDATU. Zegoen kristalezko ontzitik salto egin eta uretatik kanpo hil zen.

    Jeff, Jeff Buckley bezala, izar herratu bat izan da.

  5. Igeri egiteko nahi duan toki guztia izango duk orain. Ez adiorik,




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: