Mamuak

Igandean Txalo Antzerki taldearen Artea antzezlana ikusteko aukera izan nuen. Gustatzen zait antzerkia; antzezleak edozein unetan hanka sartu dezaketenaren aukerak biziberritzen nau; edo zoro une baten ondorioz taula gainera igotzeko aukerak izugarrizko irrika pizten dit barruan; baina onena, aurrez aurre, inolako efektu berezirik gabe aktoreek, istorioak, “ukitzen” nauela sentitzea maite dut. Lortu zuten.

Yazmina Rezak idatzi zuen obrak izugarrizko arrakasta izan du ikuslego zein kritikaren aldetik. 35 hizkuntzetara itzulia eta mundu osoan antzeztua izan da. Hiru lagunen arteko istorioa kontatzen duen komedia da. Sergiok (Ramon Agirre), koadro guztiz zuria erosi du oso garesti eta Markosek (Asier Hormaza) bere desadostasuna agertu eta arte garaikideari buruzko eztabaida snob batean murgiltzen dira. Ibon (Joseba Apaolaza) bakegilea, erdi-erdian harrapatzen du eztabaidak, sakonean dagoen adiskidetasuna haserrearen benetako arrazoia dela bistaratuz.

Zenbatetan ez gara topatu horrelako egoera batean? Hasieran eztabaida lelo bat zena benetako haserre bihurtzen da aspaldian gordeta ditugun “mamuak” bapatean kanpora ateratzen direlako. Eta behin hasita gelditzerik ez dago, urtegia hautsi eta urteetako kexuek, aurpegiratzeak, irainek… dena harrapatzen baitute. Eta oraindik ez badituzu atera, hori okerragoa da, bai baitakizu gero eta denbora gehiago pasa orduan eta eztanda handiagoa izango dela…

mamua.jpg

Eta zuk mamurik ez duzula uste duzu? Bootxo.

Advertisements

  1. Nik ere antzerki lan hau ikusteko aukera izan nuen orain hilabete bat edo.

    Nik egia esan artearen inguruko ausnarketaren bat izango zela espero nuen (titulua ikusita ez zen zaila hau pentsatzea ezta?). Baina zuk diozun moduan lagunen arteko erlazioen ingurukoa da.
    Halere benetan gomendagarria.
    (antzezlaneko kuadro txuriak Kasimir Malevitch-en “Kuadro blanco sobre blanco” ekarri zidan burura. Oteizarentzat oso garrantzitsua zen margolan hau…)




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: