Arte(lan) kutxa

Aspaldi neukan Guggenheim museora sartzeko gogoa. Bere eraikuntza ezinezkoa eta futurista hasiera-hasieratik jarraitzeko aukera izan nuen ikasle garaitan, eta nahiz eta makina aldiz pasa naizen aldamenetik, orain arte ez dut barnera sartzeko tarterik bilatu. Egia esan, barneko arte lanak ikusteko baino eraikina bera gertutik gertura bisitatzeko gogoa izan da bertara bultzatu nauena (A8 astopistaz aurrerago idatziko dut post bat, gaiak benetan ematen du eta).

20061209-1606.jpg

Sarrera 12,50 euro; garestia iruditu zait, are gehiago ez bada sartzen zaren lehenbiziko aldia. Nire kasuan aurrenekoa zenez, ba hori, “behingoagatik…”. Behetik gora txoko guztiak ikusi genituen, ia 3 ordu. Kanpoko negu eguraldiaz gozatzeko aukera ezinhobea. Barrutik ere ikusgarria eraikina, batez ere sarrera edo “hall”a. Kontuz argazki-kamerekin, baina ez arte lanengatik ez, Frank Gehryk eraikineko argazkirik ez ateratzeko klausula bat jarri ta baitu. Berez, ez omen da legala eraikinaren argazkiak ateratzea ez barrutik eta ez kanpotik ere (!).

Artean “amateurra” naizen aldetik zerk eragin zidan zirrara? Alde batetik, bilduma iraunkorreko parte den “Denboraren materia”, Richard Serra eskultore estatubatuarrarena. Eskala handiko 8 pieza hauek ikusgarriak iruditu zaizkit erabilitako materialagatik (altzairua), formengatik (ezinezko elipsiak sortzen ditu) eta ikusleak eskulturetan zehar, parte delako (barrutik ibili zaitezke, galdu, garraisi egin,…).

Bestetik, otsailaren 18ra bitartera ikusgai egongo den %100 Afrika erakusketa zentzumenentzako elikagai ezinhobea iruditu zitzaidan. Erakusketak 25 artista afrikar garaikide hartzen ditu barne, adierazpide anitzekin. Efiaimbelo madagasscarraren hildako dirudunen edo buruzagi espiritualen hilobiak apaintzen dituzten eskultura tradizionalak ederrak iruditu zitzaizkidan (aloaloak). J.D. Okhai Ojeikere argazkilariaren ile orrazkeren irudiak ere arte lan bikoitza dira. Eta Romuald Hazoumé-ren lanak ere ez zaitu hotz uzten, bere mozorro-bidoiei esker.

Hala ere, piezarik kuttunena hauxe:

20061209-1728.jpg

Bootxo

Advertisements

  1. Ezin dala argazkiak atera? Ez dakit zenbat milla milloi kostau ehin den eta…andiokan ezin dugu gozatu araino? Beno, eskerrak barrabilatik pasatzen dugun lege hori…ze batzutan (edo gehienetan)barruko exposizioak ez dute merezi….
    Nik uste dudana da arkitekto hori paran dago igotuta…..dana dela…argazki ona….Gugemheinena.

  2. Beharbada multa jarriko digute argazkiak hemen jartzeagatik, batek daki, gauzak doazen moduan…

    Hala ere, argazkiak ateratzen jarraitzeko asmoa daukat, faltaría mas! Hori bai, beharbada bakarrik joan beharko dut, i eme´k duen susmagarri itxurak segurata guztiak erakartzen ditu eta. ;-P




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: