Xabineitor, pololoen superheroia

poxpolina1.jpg

2005ean, Iruñeko UEUren udako ikastaroetan Patxi Gallego idazle eta marrazkilari errenteriarraren hitzaldi bat entzuteko aukera izan nuen. Bere “Pololoak: poxpoliñen lurrina” liburua eta Xabinaitor superheroia nola jaio ziren kontatu zigun Patxik. Ordurako liburua irakurria nuen eta egia esan, mundiala izan zen pasa genituen ia bi orduak (hitzaldian, esan nahi dut. Ez gaizki pentsatu). Izugarrizko harrikada majoa du eta hainbat euskal topikoren gainean adarra jotzen du liburu honetan, guztia ere protagonistaren sexu-frustrazioaz apaindua. Hori gutxi balitz, amaieran lagun koadrilari karikatura egin zigun; hortxe daukat etxean, urre gorrizkoa balitz bezala.


pololoak2.jpg

Duela gutxi trilogia izango denaren bigarren zatia argitaratu du, “Pololoak 2: Poxpoliñaren bahiketa” eta gaur bertan Sustatun agertu den elkarrizketa gustura irakurri dut.

Oraindik ez dut erosi, baina esperantza badut Olentzerok tximini aldamenean utziko didala. Eta bestela, ze arraio! nire buruari oparitu diot. Bootxo.

Advertisements

  1. Oarain gutxi berrian irakurri nuen Xabinatorren inguruko albiste bat eta oso pinta ona zuen. Agian nik ere nire buruari oparituko diot

  2. Nik erosi nuen lehena, eta mundiala izan zen….bueltatzen naizenien erosiko dut bestea!
    Milla ezker albisteagaitik

  3. Guztiok interesatuta bagaude Olentzerori deskontua egiteko eskatu beharko diogu… :-P

  4. Olentzerok jaso du nire eskaera!! ;-)




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: