Kritika horia

family.jpg2007ak ezustekoentzat tarterik baduela frogatu dit bere lehen egunetan: Simpson familiaren ikusi gabeko kapitulu bat topatu dut!!! Bai, bai, ondo irakurri duzue; bazkal ondorengo marmota-orduan urrutiko agintearen seigarren botoia sakatu dut Springfield-eko familiaren gora beherak (berriro) ikusteko asmoz, eta hara non nire harridura istorioa ikusigabea nuela konturatzean! Aleluya! (garai hauetan ezin egokiagoa)

Bai, badakit larunbatetan 15. denboraldiko kapitulu berriak ari direla botatzen, baina nik ez ditut ikusten, beharbada larunbat gauetan etxean egotea baino gauza hoberik egiteko dudalako (beharbada esan dut). Hala ere, niretzat eguerdiko tartea historikoa da, eta ohiturak bertara eramaten nau.

Izan ere, Matt Groening-ek sortu zuen familia 1991. urtean (!) ezagutu genituen La2 katean, eta hirugarren deboralditik aurrera Antena 3 kateak izan du “monopolioa”. Dagoeneko, 16, 17, 18 eta 19. denboraldiak ere erosita dauzka. Egia esan, Homer, Marge, Bart, Lisa, Maggie eta Springfiiel-eko gainontzeko herritarrengatik ez balitz, ez nuke sekula ikusiko kate hau; beharbada horregatik jarraitzen du 12 urtez kapituluak errepikatzen.

moe-homer-barney-at-bar-e1968_sml.JPG

Marrazki bizidun maitagarri hauek izugarrizko kritika egiten diote gizarte estatubatuarrari; american way of life,balioak, aurreiritziak, sistema politikoa… Baina ez gaitezen engainatu: dagoeneko gure gizartearen kritika egiten dutenik ezin dugu ukatu. Eta izugarri ondo egiten dutela iruditzen zait.

Nire pertsonairik gogokoena Homer da, dudarik gabe. Baina berataz aparte, Moe da nire kutttunena. Gustora asko hartuko nuke Duff garagardo bat berarekin eta Barney-rekin!

Zein da zure pertsonairik gogokoena? Bootxo.

Advertisements

  1. Jo, nire simpsonan ultrafan bat nauk. Hombre, nik etzeuzkiat azkeneko denboraldik erosita… baño ia-ia txorrada guztik buruz zezkiat, kasi-kasi “el príncipe de bel air” ekok baño hobeto :-) Neretzat kapituloik onena nsync-ekoekin egiten dutena da, bertako abestik puta madre inda zeudek! (hombre ez dek nere mobida, baño guay zerek abestik tio). Eta nere pertsonaiaik gustokona, etzekiat, Troy McClure, homer-en burmuine edo meikue (hoik dituk pintak en los 60, 70,80…) Halare, simpsonen kapitulu berrik ez dizkiat horren gustoko, humorea desberdina dek, Futurama estilokoa (eta nik behintzat futuramai ez zioat grazie iñun aurkitzen). Etzekiat hiri ze iruitzen zaiken. Aurten estrenatzekoa dan pelikulare, etzekiat, etzioat oso pinta ona hartzen.
    Simpsonen kapituloik onenak nere ustez, ez hasiera kutrekok ezta bukaerakok e. Hortxe, erdi paren zeudekenak. Nere almako dios mioa! Ke tralla!

  2. Hara! Ez nekien hasieran La2-en eman zituztenik!
    Beti ez ditut ikusten, eta ikusitakoan askotan osorik ez. Horregatik oso noizean behin ikusi gabeko zatiren bat edo beste topatzen det.
    Neretzako kapitulo xelebreenetako bat Bart etxeko lorategian palaz zulo bat eginez hasten denekoa da, zertara ote zetorren hori?
    Pertsonairik gogokoena Homer, dudaik gabe, baina Jefe Wigum-ek ere badauzka puntazo politak.

  3. Niri Bigun da gehien gustatzen zaidana Apu-rekin batera (Homer eta Bart ere bai, baina horiek guztiei gustatzen zaizkigu). Gainera, Beasainen Bigunen antza duen Munipa bat dugu eta hantxe geratu zaio motea…




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: