Maniatikoak

Maniak, Elhuyar Hitzegi Entziklopediaren arabera, “portaera-modu baten joera ez-ohikoa edo nabarmena dira”.

Jendearen mania horiek (ez psikiatrikoak) aztertzea, behatzea gustoko dut. Batzuk entretenigarriak dira guztiz; beste batzuk barregarriak; kezkagarriak ere badaude eta ezin dute falta gorrotagarriak direnak ere. Uste dut gehienontzat besteenak atal honetan sailkatzen ditugula.

Horra nire inguruan dauden batzuk (nire integritate fisikoa babesteko izenak aldatu egin ditut):

    • +Ainarak, adibidez, ez dio inorri uzten bere mugikorra ikutzen; bere “umetxoa” da.
    • +Anderrek lehenik eta behin liburu guztien azken esaldia irakurtzen du.
    • +Maddi-ri botilako Coca Cola gustatzen zaio soilik.
    • +Itziarrek ordenagiluaren aurrean dagoenean txistu egiten du etengabe, umore txarrez ez dagoenenean ez ezik, orduan txistu eta kantuaren arteko zerbait egiten baitu.
    • +Aitorrek ez ditu sekulan oinetakoen lokarriak lotzen.
    • +Mikelek esaldi guztiak Chiquitoren hitzen batekin bukatzen ditu: condemor, aguanapeitx, condenauer…
    • +Eta nik, adibidez, ordulari guztiak punttu-punttuan eduki behar ditut, segunderoa barne.

dali.jpg

(Salvador Dalí. La persistencia de la memoria, 1931)

Direnak direla, maniek garena egiten gaituzte hein batean, eta horregatik sinpatia diet. Nire azterketa antropologikoa osatzeko beste adibiderik baldin baduzue, gustora jasoko ditut. Bootxo.

Advertisements

  1. ??????? ezagutzen al gara? Eske nik beti liburuen azken esaldia irakurtzen dut lehenik (txikitan azken orriak galdutako liburu bat irakurri eta amaieraz enteratu ez nintzelako) eta Coca-Cola botilatik edaten dut (bestela oso urtsua geratzen da amaieran).
    Gainera, eskuak atzeko poltsikoetan sartzeko ohitura dut (baita eserita banago ere) eta praka bakeroen atzeko poltsikoetan zuloak egiten ditut behatzekin prakak urratuz (honekin desde luego amaitu beharrean nago, ez dut eta galtza berrietarako ere egiten!)

  2. Nik liburuetako azken esaldirik ez dut irakurtzen eta ez ere lehena (ez naiz gogoratzen irakurri dudan azken liburuaz) baña aldizkari edo egunkarietan, atzetik aurrera hasten naiz.




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: