Scooby-Doo umezurtz geratu da

takamoto.jpgIwao Takamoto, Scooby-Doo marrazki bizidunen sortzailea astelehen honetan dil da, 81 urte zituela. Takamotoren lana Disney eta Hanna-Barbera enpresetan islatu da mende erdiz baino gehiago (“La Cenicienta”, “Peter Pan”, “La dama y el vagabungo”, “101 dálmatas”, “Los Supersónicos”, “Los Picapiedra”…), baina Scooby-Doo-k eman zion arrakasta handiena.

Berak esaten zuenez, pertsonaia hau Daniar Handiak hazten zituen gizon batekin hitz egin ondoren sortu omen zuen 1969an, eta izena Frank Sinatra-ren “Strangers in the night” kantaren amaierako esalditik atera omen zuen. Txakur hizlari izutiak lau lagun izaten ditu abenturakide: Fred “freddie” Jones, Daphne Blake, Vilma Dinkley eta Norville “Shaggy” Rogers beldurtia (niretzat maitagarriena). 2004 eta 2005 artean, Scooby-Doo-k Guiness errekorra mantendu zuen marrazki bizidunetako kapitulu gehien dituen serie bezala. Zeinek kendu dio errekorra? Nola ez, The Simpsons-ek.

nostalgia-animados-sccoby11.jpg

Ezin esan nire marrazki bizidun kuttunenak zirenik, baina gogoratzen dut gaztetan gustura ikusten nituela bere gora beherak. Pentsatzen dut azken urteetan Iwaok ez zuela marraztuko, baina… Scooby Doo umezurtz geratu da. Bootxo.

Advertisements

  1. Kapitulu gehien zituen seriea izateagatik Guiness errekorra izan zuela? Baina kapitulu denak berdinak ziren eta! (bukaeran maltzurrari maskara kentzen zioten… “Lo habría conseguido de no ser por esos muchachos entrometidos…”) Baina bueno, horrekin ez dut esan nahi serie txarra zenik, AC-DC ere hor dabiltza betiko akordeekin betiko abestiak egiten eta puta madre dau! (bueno, batzutan. Eta hauena musika, minimalista dela diogu guk lagunartean brometan… :-)




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: