Bridget Jones momentua

funnycar.jpgKotxea garajera sartzera nindoan Seat Ibiza beltz bat ate aurrean ikusi nuenean. Aldameneko garajean, berriz, 22-25 bat urteko bi mutil, musika ekipoa kaletik entzuteko moduan, eta nik nere artean “jodeeeer, ederra egin duzu Bootxo! Zure gidari abileziak gertu-gertutik aztertzeko aukera izango dute hauek!“.

Txintxo aurpegiarekin kotxea ate aurretik mugituko zuten galdetu diet gaztelania batuan, eta haiek baietz. Seat Ibiza ez-dakit-zenbat-zaldi-eta-behorrera igo, giltzari eragin, eta txunda-txunda erritmoekin batera kotxea mugitu du gazteenak. Nire esperantza kotxea mugitu ondoren bere garajera bueltatzea zen, baino uste dut entretenimendu falta zuela eta beraz, nire maniobra ikuskizuna ikustera geratu da; desde luego, ke majo!

Gidatzeko nire esperientzia ez da oso luzea, egia esan, eta beraz, oraindik horrelako momentuetan urduri jarri eta izerdiak ihes egiten dit gorputzetik, bihotza trostan jartzen zait eta nire autoestima bost bat puntutan hondoratzen da. Are gehiago maniobra txunda-txunda topera entzuten ari den gazte erdi kolokatua zuri begira-begira kotxeari kolpea noiz emango zain dagoela egin behar duzunean.

Arnasa sakon hartu, martxa atrasa sartu eta hor noa! Lehenengo mugimendua hurbiltzeko: nahiko urruti. Izerdia besapeetan nabaritzen dut. Bigarren saiakera, eta hobeto hurbildu dut. Dagoeneko arropa guztia sobran dut. Tipoaren begirada somatzen dut. Hirugarrengorako esperantza handiegirik ez dut, baina patuaren bideak ezezagunak direnez, nire harridurarako izugarrizko maniobra egin eta kotxea garbi-garbi sartu dut bere estalpean. “Toma ya, txupate esa, kapullo! Emakumea naizela eta zer uste zenuen, Carlos Sainz nintzela edo?”

Harro-harro atera naiz garajeko atea ixtera, bere miresmen begirada itxarotera. Baina orduan, Seat Ibiza beltza berriro aurreratu behar zuenean, mekasuenla! Poltsoa kotxe barruan utzi dut! Ke bajon! Nire irudi “ona” pikutuara, eta tipoa irribarre lelo horrekin. Nire bizitzako beste Bridget Jones momentua izan da hau…

Advertisements

  1. :-D
    Barkatu, baina oso parregarria :-)
    (kanpotik ikusten duen batentzat noski!)

  2. ;-P
    Batzuetan norbera horrelakoetan ikustea ondo egoten da… baina ez egunero,e? jeje

  3. Lagun bati pasa zitzaion, kotxea aparkatzeko hamarmila maniobra egin eta kotxetik ateratzean bostbat tipo zeuzkan auto kanpoan txaloka ;). Okerrago izan zitekeen zurea beraz




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: