Usainaren oroimena

smell.jpgArgazkiak, bideoak, egunerokoak eta musikak oroimenaren akuilu dira, baina zerbaitetaz eta batez ere norbaitetaz gogoratzeko ez dago usaina bezalakorik.

Gaur goizean trenean goizeko lokuluxka egiten ari nintzela bapatean lurrin ezagun bat iritsi da niregana eta zapla! duela hamar urte atzera egin dut bertan, Zumaiako tunelera sartzear nengoela. Gaxte denborako mutil lagunarena zen. Begiak ireki eta 40 bat urteko gizona aurkitu dut. Horrek bi gauza esan nahi ditu: edo nire mutil laguna gizon itxurak egin nahi zituela nirekin edota aldamenean nuen tipoak Peter Pan-en sindromea zuela.

Total (nola liatzen naizen), pasadizo honek aste honetan www.zientzia.net-en topatu nuen artikulua gogorazi dit. Artikuluaren arabera, gorputzeko usainak bi atal nagusitan banatzen dira: gizonezkoenak eta emakumezkoenak. Oinarrian dauden 400 konposatuetatik emakumeen usaina nagusiki batzuek osatzen dute, eta gizonezkoena beste batzuek. Eta konposatu horien konbinazioak sortzen du norberaren usain berezia.

Ba jakin ezazue bikotea aukeratzeko garaian usainak berebiziko garrantzia duela, izan ere, ohartu gabe ere bere usainak erakarri egiten baikaitu…

Advertisements

  1. hmm, agian zure mutil lagun ohiak eta gizon horrek usain hori gogoko zuten, ezer gehiago. Gauza sinpleekin, batzutan erabaki aleatorioekin (gaztetxo bat dendan lurrina aukeratzen) filosofatzeari ekiten diogu.

    Baina bai,

    usainaren oroimena hor dagoela bistakoa da, eta aparteko aipamena merezi dute etxeen usainek, amonaren etxeko usaina, osabaren etxekoa…

    agur bat!

  2. lotura bat sortu dizut nire blogetik, axolaz gero kenduko dut.
    agur bat!

  3. axola? noski ezetz! Bide batez, horrela nik ere berritu ditut nire loturak. Bertan zaude, noski.




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: