ostiral arratsaldeak

Astelehenetan, oraindik asteburua iristeko falta diren egunak zenbatzeko eskuko bost behatzak behar ditudanean (ikus Borthuzai-ren post hau), larunbateko parrandako kanta gainetik kendu ezin dudanean, begiak ordenagailu-pantailaren aurrean ixten ari zaizkidanean eta “astelehenenean bukatzekotan geratu zitzaizun txostena” begira daukadala sumatzean, konturatzen naiz bere osotasunean zein handiak diren ostiral arratsaldeak.

Berdin izaten du afaria eduki zein etxean filme bat ikusten egon, lagunekin tragu bat hartzeko geratu edota inolako planik ez eduki: ostirala da, eta asteburu osoa edukitzearen perspektibaren pozak, zorionez betetzen nau.

Bat, bi, hiru…

Advertisements

  1. Asteko egunik hoberena inolako zalantzarik gabe. Lastima asteko okerrena gertu duen… Igande putakumea!

  2. barkatu inbidia pixka bat emateagatik, baina nik aurten ostiral arratsaldeak libre ditut eta niretzako asteburua ostegunetan hasten da. (Total, ostiral goizen iten deunagatio:-)
    igandea berriz… kalabera, sugea, pozoina, tximista… eta dauden tako guztiak!

  3. gogoratzen dut txikitan aurreskolan amantaltxoa lepoan jartzen genuela supermanen kapa bailitzan eta korrika irtetzen ginela “ostiralaaaa!! ostiralaaa!” ohiukatzen.

  4. …nik oraindik egiten dut…




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: