Haize oihalak

haizeoihalak.jpgLurraren bihotzean harribitxiak egiten duen bezala, igande arratsalde grisa kolore goxoz tindatu zuen Pello Ramirez-en kontzertuak. i emek gomendatuta iritsi nintzen aretora, zer topatuko nuen oso ondo jakin gabe. Gustatzen zait bide zidorretan barne galtzea, zuhaitz tarteetan nora eramango nauen arrastoari besterik gabe jarraitzea, toki zoragarri asko bide nagusitik ez baitira ikusten.

Laugarren lerro diskretoan eseri, eta jendea pixkanaka nola etortzen den ikusi dut. Aretoa ez da beteko, argi dago. Bost minutuko atzerapenarekin taularatzen dira musikariak: ezkerretara piano beltz disdiratsua; aldamenean Pello Ramirez, eskusoinua eta txeloa aldamenean dituela; eta eskuinera beste bi biolontxelo.

Eskusoinuaren auspoak ematen dio hasiera kontzertuari, eta duda handiegirik gabe, bere bakarkako lanari ere: Haize oihalak (Elkar, 2005). Doinuak pixkanaka-pixkanaka barneratu egin gaitu, eta amaiera arte ametsetan egotearen sentimendua gailendu da. Musika gozoak begiak lau musikarien mugimenduetan itsastera narama. Lau sokako amoranteei besarkatuta, ezin hipnotikoagoak dira arkuek egiten duten ibilbidea. Ordu t’erdiz lozorro ezti honetan murgildu naiz.

Bidezidorrak pena merezi izan du.

Advertisements

  1. Gartzen

    Niri guztiz kontrakoa gertatzen zait. Ez dait nola nire eskuetara Pello Ramirezen diskoa heldu zen, eta benetan gustora entzuten dut. Pelikula baten soinu banda dirudi, baina bakoitzak bere irudiak eta argumentua sor dezake. Ia egunen baten parean tokatzen zaidan bere kontzrturen bat…

  2. nik ere pello ramirezen musika zuzeneko kontzertu batetan ezagutu nuen, ordizian, eta niri ere filma baten soinu banda iruditu zitzaidan, :-) Ze grazia! :-D eta gainera filma ikusia nuen! Amélie hain xuxen. Lagun bati kontzertu amaieran hori komentatu nion eta berak “hombre, errexa dek hoi esatea!” erantzun zidan pixka bat “ikututa” (bera ere pello bezala ordiziarra izan!) eta nik zera pentsatu nuen: “errexagoa dek akordeoi batekin Amelié-ren musika sortzea, no te….”.
    bueno, ez dakit, geroztik abestiak irratian noizik behin edo entzun ditut eta agian nahastuta nabil, baina niri asko gogoratu zidan Amélie-ko giroa… eta filma ikaragarri gustatzen zait! baina beno… agian niri bakarrik gertatu zait hau… bueno sin más, komentario bat bakarrik zen.




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: