Oteizaren Altzuzan

Inauterietatik ihes eginez iritsi ginen larunbatean Altzuzara (Nafarroa), Oteizaren museoa ezagutzera. Ordu erdi baino gehiago lekua topatu ezinik ibili ondoren (agur bat hemendik Atarrabiko jubilatu guztiei gure nora eza areagotzeagatik), azkenean eraikina ikusi genuen. Gustatu zitzaidan, kanpotik zein barrutik.

eraikina-oteiza.jpg Sarrerako 4 euroak ordaindu ondoren abiatu ginen hiru solairutan zehar banatuta dauden lanak ikustera. Ordu batak ziren eta museoan 8 bat pertsona egongo ginen; lasai egoteko aukera paregabea (eta bertan lan egiten dutenentzat aspergarria), eta gainera argazkiak ateratzeko aukera dago, flasharik erabiltzen ez baduzu.

Lehenengo eta bigarren solairuan erakusketa finkoa aurkitzen da. Bertan, 1935etik 2003ra bitarteko bere hainbat obra ikus daitezke. Beheko solairuan, berriz, bere Paper laborategia ikusteko aukera dago apirilaren 8ra bitartean. Bertan, lehen aldiz ikusi daiteke Oteizaren marrazki kopuru adierazgarri bat, horietatik asko sekula garatu ez zituen ideiak biltzen ditu.

oteiza.jpg

Museotik aterata eta sarrera berdinarekin Oteizaren tailerra ikusteko aukera dago. Bertan aurkitzen da bere bulegoa, eta egia esan bertan zaudela badirudi edozein unetan bertan agertuko zaizula.

Bisitan pasatako bi orduetan are argiago geratzen zait zer nolako pentsamendu garatua eta niretzat irits ezina duten artista handiek. Bisita gidatu bat eskertuko nukeen (laguntzatxo bat, Borthuzai!). Hala ere, nahiz eta ez ulertu, hainbat lan asko gustatu zitzaizkidan, honakoa kasu.

Amaitzeko, txaskarrillo moduan esan museoan geunden zortzi pertsonetatik bat Patxi Gallego zela, hau da, Xabineitor-en aita! Gutxi falta izan zen gruppie bat bezala bere gainera salto egiteko. Baina azkenean arrazoia nagusitu zen eta ez nion esan zenbat gustatu zitzaidan bere bigarren liburua (begiratu hau).

Horren ordez Iruñeko parte zaharrera joan ginen.

Advertisements

  1. jo! hamaika aldiz izan naiz baina inbidia latza ematen didazue!
    Gainera oraingo museo zuzendariak erakusketa desberdin asko ipintzen ditu, eta denak dira interesgarriak!
    Honen inguruko mila gauza kontatuko nizkizueke, baina ez da plana (zerbaitetarako daukat nire blog propioa :-)
    Zuen argazki gehiagoren zain,

  1. 1 ::.:

    […] diskoaren bila aspaldi nenbilen eta azkenean, Iruñara egin dudan azken egunpasan erostea izan det elkar megadenda batean; Sharon Stoner’en 3 Mila Bira. Stoner rocka egiten […]




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: